Aurkitu zure izena
Primary tabs
Mikelitza
Honen osagaiak Mikel(e) gizon izena, -(e)(i)tz atzizki patronimikoa eta genero femeninoa adierazten duen -a bukaera dira. 1581. urtean Miqueliza de Zañartu dokumentatzen da Oñatin (G). Aldaera: Mikeleitza. Baliokideak: Miguela (gaz.) eta Michelle (fr.).
Mirari
Mirari izen arrunta da euskaraz, mirakulu-ren adierakidea, eta azken urteotan arrakasta handia izan du antroponimotzat. Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaur egun ezezaguna den Milarge proposatzen da (Nuestra Señora de los) Milagros-en baliokidetzat, eta orain maiz erabiltzen den Alazne (alatz 'mirari
Miren
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n agertzen diren emakume izenetan arrakasta gehien izan duenetako bat da hau. Aipatu liburuaren hitzaurrean esaten denez Miren izena ez da -e-z bukatzen, baina horrela utzi behar da, "Ama Birkiñaren ixena dalako".
Mirena
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposatutako gizon izena.
Mitxel
Mikel izenaren hipokoristikoa (ikus sarrera hau). Iruñerrian azaltzen da, 1366. urtean.
Molora
Andre Mariaren antzinako baseliza, Sartagudakoa (N). Irudia herriko elizan dago. Jaia abenduaren 15ean zen.
Monoza
Erdi Aroko izena, Munuza idatzirik ere aurkitzen duguna. Galar zendean, Nafarroan, Monoza Ortiz edo Munuza Ortiz agertzen da XIII. mendean.
Munain
Asparren (A) udalerriko herria eta Andre Mariaren eliza. Eraikuntza XII. mendekoa bada ere, atea hurrengo gizaldikoa da. Jaia abuztuaren 15ean da.
Mundaka
Busturialdeko herria (B), Biosferaren Erreserbatzat izendatua den Urdibai alderdikoa, eta Andre Mariaren baseliza.
Munia
Erdi Aroko izena. Honela deitu zen Antso Nagusiaren emaztea, erregearekin batean Oñako (Bu) monasterioan ehortzirik dagoena.
Munina
Erdi Aroko izena. 865. urtean azaltzen da Valpuestan, Munnina idatzirik. Munio, Munnio-ren aldaera femeninoa zela dirudi.
Munio
Erdi Aroan maiz aurkitzen dugu. Arabako mendebaldean antroponimorik erabilienetako bat izan zen X-XII. mendeetan, eta Bizkaian ere agertzen da dokumentaziorik zaharrenean. Nafarroan Munio Berascoiz dugu 1033. urtean.
Muntsaratz
Abadiñoko (B) Andre Mariaren ermita, Muntsaratz dorretxearen ondokoa. Aski arrunta izan da Ama Birjinaren baselizak dorreei datxezkielarik egotea. Barruan badira latinezko idazkunak dituzten bi hilarri, eta horietako batean Jauninco hitza agertzen da. Jaia irailaren 8an eta hurrengo igandean da.
Murueta
Busturiko (B) Andre Mariaren ermita, gaur egun desagertua. Elizaren aurreko zelaian zegoen.
Murugarren
Murugarren hiribilduko Andre Mariaren eliza ermita bihurtu zen Garesek (N) hura barrendu zuenean. Deierrin (N) ere bada Murugarren herria.
Muruzabal
Tirgo (Lo) herriko Andre Mariaren adbokazioa eta Nafarroako herria.
Muskia
Ataungo dermioa. Bertan ereiten omen zuten garia basajaunek. Gizakumeek ez omen zekiten ez laborea nondik lortu ez eta nola landu ere, Sanmartintxiki Muskiara joan eta gari ale batzuk eta lantzeko sekretua lapurtu zizkien arte.
Muskilda
Otsagabiko (N) Andre Mariaren baseliza. Arrunt eraikuntza ederra da, erromanikoa, irudia bezala. Hau unai batek aurkitu omen zuen mendian. Herrikoek, ebatsi zuela uste baitzuten, kartzelara eraman omen zuten unaia eta elizara irudia, baina gauez biak mendira, Muskildara, itzultzen omen ziren. Hau ikusita, herritarrek santutegia aurkikundearen lekuan eraikitzea erabaki zuten.