Aurkitu zure izena

Primary tabs

Marigabon

0
Neska
Toponimoa da: Ez

XI-XVII. mendeetan azaltzen da Mari eta Gabon izenez osatutako hau. 1575ean Oñatin (G) Mari Gabon de Umerez y Otalora bataiatu zuten. Aldaera: Gabone.

Marigartzia

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Behin baino gehiagotan aurkitzen dugu Marigartzia izena (Mari eta Gartzia) oikonimoen oinarrian, Aranon (N) adibidez (Marigarzia, 1726-1727).

Marigorri

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Ilargiaren ezizenetako bat.

Marigozo

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Honen osagaiak Mari izena eta gozo, goxo adjektiboa dira. Pasaian (G) Maria goxo ageri da 1591n eta Marigozo 1679an.

Marimaite

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Mari eta Maite-ren bat egitetik sortu den izena. Pasaian (G) 1720an Maria Maite ageri da; Luzaiden (N) bada Marimaitenea deritzan etxea. Baliokidea: Mariamada (gaz.).

Marinel

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Lanbidea adierazten duen hitza ('itsasgizona'). Hizkuntza guztietan usaiakoa izan da jendea izendatzeko honelakoak erabiltzea, egungo deituretan ikus daitekeen moduan.

Marioitz

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Honen osagaiak Mari eta Oitz Nafarroako herriaren izena dira. Iturengo (N) Marioitzena oikonimoaren oinarrian dago (1655etik aurrera).

Mariotsoa

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Maria eta Otsoa gizon izena dira honen osagaiak. Irurtzunen (N) aurkitu dugu lehen aldiz, 1590ean (Maria osoa de eraso).

Marisantzeko

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Mari eta Santz (Antso, Santso) gizon izenaren Santzeko hipokoristikoa dira honen osagaiak. Auritzen (N) ageri da, 1363an (Marisanceco).

Marittipi

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Honen osagaiak Mari eta izen bereko beste ahizpa zaharrago(ar)engandik bereizteko balio duen ttipi 'txikia' adjektiboa dira.

Maritxalar

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Irudi duenez Mari antroponimoa eta Etxalar herri izena (N) dira honen osagaiak. Marichalarrena oikonimoa Elbeten (N) agertzen da, 1726-1727an.

Maritza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Honen osagaiak Mari izena, -(e)(i)tz atzizki patronimikoa eta genero femeninoa adierazten duen -a bukaera dira. Ondarroan (B) 1495ean azaltzen da (Maryca d'Oma) eta Bergaran (G) 1502an (Mariza).

Mariurdin

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Mari eta Urdin gizon izena dira honen osagaiak. Lehen aldiz Erbitin (N) ageri da, 1551n (Mari urdin de herbinea).

Marizuri

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Honen osagaiak Mari ponte izena eta zuri adjektiboa dira. Lesakan (N) dokumentatzen da, 1609an (Mari çuri). Aldaera: Mariaxuri.

Markel

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko izena.

Markelin

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko izena.

Martiko

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Martie edo Marti izenaren euskal hipokoristiko zaharra.

Martitz

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Latineko Mars, Martis gerraren jainkoaren izenetik sortua. Euskal Herriko mendebaldean gaur egun astearteari martitzena ('Martitz-en, Marte-ren eguna', irudi duenez) esaten zaio.

Martitza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Honen osagaiak Marti gizon izena, -(e)(i)tz atzizki patronimikoa eta genero femeninoa adierazten duen -a bukaera dira. Gipuzkoan azaltzen da, XVI. mendean (Martiza). 

Matiena

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Abadiñoko (B) auzoa.

Orriak