Aurkitu zure izena
Primary tabs
Matxalen
Maddalen izenaren aldaera, mendebaldeko hizkeretan (Bizkaian, Araban eta Gipuzkoako mendebaldean).
Matxin
Martin izenaren hipokoristikoa. 1366an Baztanen (N) ageri da, eta 1448an Arrasateren erreketa ospetsuan. Bilbon gatzaren gaineko zergaren kontrako altxamenduetako buruzagien izenetan oinarriturik matxinatu eta matxinada hitzak sortu ziren. 1596. urtean argitaraturiko Refranes y Sentenciasliburuan ere azaltzen da.
Meana
Gasteizko Meana herri hustuko eliza izan zen ermita hau. Hura hustean lurrak Mendibil eta Gazteluren artean banatu zituzten eta eliza baselizatzat erabili, desagertu zen arte. Herria Erretxukumendi deitu alderdian zegoen.
Mellera
Barrio (A) ondoko haitz baten gainean dagoen Andre Mariaren baseliza. 1175ean Aldonza zeritzan andre batek Bujedoko monasterioari eman zion.
Meñaka
Andre Mariaren bi adbokazio daude Meñakan (B): Meñakabarreneko ermitakoa (itxuraz jatorrizko eliza zen), eta parrokiakoa. Jaia Pazko Maiatzekoaren hurrengo igandean egiten da, Etxezuriko zelaia-n.
Mendaur
Malerrekako eta inguruetako (N) mendirik gorena (1.136 m). Lehen osagaia mendi dela dirudi, baina bigarrena ez da argia. Nafarroako beste toki anitzetan honekin zerikusia bide duten Mendur, Mandurro, Mendurro, Mendiurru,... tankerako izenak ditugu.
Mendia
Arroizko (N) Andre Mariaren baseliza, izena dagoen aurkintzatik hartu duena. Herriaren goiko aldean dagoen santutegi honetan XIII. mendeko irudia gordetzen da. Munaingo (A) Andre Mariaren baseliza ere Mendia izeneko dermioan egon zen.
Mendigaña
Aizkoa (N) eta Zildotz (N) herrietako Andre Mariaren baseliza. Lehenari buruz hau kontatzen da: gaixorik zegoen andre batek laguntza eskatu omen zion Ama Birjinari, eta honek, sendatu aurretik, Mendigaña-n ezkutaturik zegoen bere irudia aurkitu eta baseliza egiteko agindu omen zion. Egungo eraikuntza 1702an berritu zen, baina baditu aztarna erromaniko garrantzitsuak.
Mesantza
Uda / Trebiñoko herria eta Andre Mariaren eliza balio handikoa. Bertan bada Pizkunde garaian margotutako erretaula. Jaia abuztuaren 15ean da.
Mezkia
Donemillaga udalerriko herria (A) eta Andre Mariaren eliza. Herria Bordeletik Astorgara zihoan erromatar galtzadaren ondoan zegoen; inguruetako hondakin erromatarrak dira aspaldi izan zuen garrantziaren lekuko. Erdi Aroan ospitalea egon zen bertan. Jaia abuztuaren 15ean da. Inguruan bada Birjinestrada ('Birjinaren estrata') izeneko aurkintza.
Mikel
Hebreerako Mikha'el ('nor Jainkoa bezala?') izena Michael bihurtu zen grezierako eta latineko itzulpenetan. Mikel goiaingerua deabruaren kontra borrokatu ziren aingeruen buru izan zen, eta Apokalipsian Eliza irudikatzen duen emakume erdi berriaren zaintzailea. Azkeneko judizioaren egunean arimak pisatzeko ardura izango du. VI.
Mikela
Hebreerako Mikha'el ('nor Jainkoa bezala?') izena Michael bihurtu zen grezierako eta latineko itzulpenetan. Mikel goiaingerua deabruaren kontra borrokatu ziren aingeruen buru izan zen, eta Apokalipsian Eliza irudikatzen duen emakume erdi berriaren zaintzailea ere bai. Azkeneko judizioaren egunean arimak pisatzeko ardura izango du. VI.
Mikelats
Mariren semeetako bat dugu hau; bestea Atarrabi da. Euskal mitologian ekaitza eta harria bidaltzen ditu. Eskandinaviar mitologiako Thor jainkoak dituen antzeko ahalmenak ditu.
Mikeldi
Bilboko Museo Historikoan gorderik dagoen Durangaldeko idolo (bertan irodu deitua) ospetsuaren izena. Burdin Aroko zezen edo hartza da, hanka artean eguzkia eta ilargia dauzkana. Litekeena da Ama Lurraren irudia izatea.
Mikele
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Miguel-en baliokide femeninotzat ematen da, eta azken urteotan horrelaxe erabili da, baina XVII. mende arte gutxienez gizon izena zen. Lehen aldiz XIII. mendean aurkitu dugu, Iruñerrian (Miquele Iturriquo).
Mikeleitza
Mikelitza-ren aldaera da hau. Oñatin (G) agertzen da lehen aldiz, 1489an (Miqueleiza).