Aurkitu zure izena
Primary tabs
Jasone
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Asunción (de Nuestra Señora) izenaren baliokidetako ematen den forma. Jasokunde egunean, abuztuaren 15ean, Andre Mariaren zeruratzea ospatzen da. Jaia V. mendean sortu zen Palestinan. Aldaera: Asuntzi. Baliokidea: Asunción (gaz.).
Jata
Bakio, Mungia eta Jataberen arteko mendia (B). Azken herriaren izena Jata-ren azpialdean egoteari zor zaio. Gogoratu beharra da euskaldunek Yata esaten dutela, erdaldunek gaztelaniazko j erabili arren.
Jatsu
Lapurdiko eta Nafarroa Behereko bi herriren izena da Jatsu. Amaiurko gazteluan Nafarroako erresumaren alde borrokatu ziren Xabierko Frantziskoren anaietako bat Baxenabarreko Jatsuko jauna zen, Laskorrea oinetxekoa. Hona Lauaxetak nafar santuaren anaiei eskaini bertsoak:
Jaunzuria
Mitologiako izena. Bizkaiko lehen jauna izan zen Jaunzuria. Kondairak dioenez, Eskoziako printze baten biloba zen eta bizkaitarrek Leongo armadari aurre egiteko aukeratu zuten buruzagi. Ustezko gudua Padura izeneko lekuan gertatu zen, isuri zen odolagatik Arrigorriaga deitu zutenean, hain zuzen ere.
Jeino
Erdi Aroko izena. Abadiñoko Done Bikendi elizako hilarri batean "ego ieino" ageri da.
Joane
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n azaltzen diren Edurne, Jone, Josune-ren moduko izenen analogiaz sortu da.
Joango
Gutxienez XVII. mende arte erabilitako Joan izenaren hipokoristikoa. 1448an Arrasateko (G) borrokan Zestoako Joango Martin agertzen da.
Joanikot
Joan, Juan izenaren hipokoristiko zaharra. Dokumentazioan aurrenekoz Donapaleun (NB) aurkitu dugu, 1395ean (Johanicot d'Escaray). Juanikot, Joanikote, Juanikote aldaerak ere eduki ditu, eta izan ere, azkeneko hau da Arrasate (G) erre zuteneko kantuan azaltzen dena:
Joanitz
Honen osagaiak Joan gizon izena eta patronimikoaren -(e)(i)tz atzizkia dira. Arrasaten (G) Joanitz izeneko bi emakume agertzen zaizkigu 1490. urtean; hauetako baten ahizpa, gainera, Marijoan deitzen zen.
Jokin
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko izena.
Jokiñe
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Joaquín-en baliokide femeninotzat ematen den izena.
Jon
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko izen arrakastatsua.
Jone
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Juana izenarentzat ematen den euskal baliokidea da hau.
Jonebatiste
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n azaltzen diren Jone eta Batiste izenak lotuaz sortua da.
Joseba
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko izena.
Josebe
Gaztelaniazko Josefa-ren baliokidetako Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n ematen den izena. Aldaera: Josepa. Baliokideak: Josefa (gaz.), Josèphe eta Josèphine (fr.).