Aurkitu zure izena
Primary tabs
Itziar
Deba (G) herriko auzoa eta Andre Mariaren santutegi ezaguna. Hemen ere, Euskal Herriko beste leku askotan bezala, eliza Ama Birjina agertu zen lekutik urrun eraikitzen saiatu omen ziren, baina alfer-alferrik, gauez gauza guztiak jatorrizko lekura itzultzen baitziren. Itsasoko jendeak debozio handia dio. XVIII. mendean haren gorazarrez egindako bertso batzuk idatzi ziren; honela hasten dira:
Izadi
Hitz arrunta ('natura'), azken urteotan usu ponte izentzat erabilia. Erromatarren garaitik lotu dira izadia eta emakumea, naturaren jainkosa Flora zenez geroztik.
Izani
Erdi Aroko izena. 950. urtean Izani, Anderazu-ren seme bakarra, Valpuestako monasterioan sartu zen.
Izar
Gau oskarbian zeruan dir-dir egiten duten argizagi urrunen izena. Aldaerak: Izarne eta Izarra.
Izarne
Izen berria da hau. Osagaiak izar hitza eta -ne atzizki femenino berria dira.
Izaro
Bermeoko (B) uhartea eta Andre Mariaren antzinako baseliza. XVII. mendean frantziskotarren komentua izan zen bertan. Magdalena egunean Izarora joaten dira bermeotarrak eta, beren jabegoa azaltze aldera, uretara teila bat botatzen dute.
Izarra
Urkabustaiz (A) udalerriko herria eta Andre Mariaren eliza. Jaia irailaren 8an da. Juan de Izarra idazlearen goitizena ere izan zen.
Izarraitz
Azpeitia (G) herriko mendia. Barandiaranek bildutako ipuin baten arabera Izarraitz-ek ondoko Izazpi-ri "hi zer haiz?" galdegin omen zion, eta Izazpik "hi bezalako zazpi" erantzun. Honi zor omen zaizkio bi mendion izenak.
Izaskun
Tolosako (G) Andre Mariaren baseliza eta hiriaren zaindaria. Senar-emazteak haur eske joan izan dira bertara. Aipurik zaharrena XV. mendekoa da.
Jaione
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Natividad (de Nuestra Señora) izenaren euskal baliokidetzat ematen den forma. Izen honetako bi jai daude: Kristoren jaiotza, abenduaren 25ean (ikus Gabone), eta Andre Mariarena, irailaren zortzian, Greziako eliza urtea abian jartzen zen egunean. Ama Birjinaren festa VII.
Jaizkibel
Gipuzkoako kostaldeko mendia (545 m), Hondarribiaren eta Pasai Donibaneren artean dagoena. Irudi duenez, haitz eta gibel dira izenaren osagaiak, hots, hastapenean 'haitzaren gibela, atzeko aldea' esan nahi zuen.
Janitz
Erdi Aroko izena. 1210ean Iratxeko monasterioan Etxarri-Aranazko (N) Ianiz dokumentatzen da. Cf. erdaraz Salinas de Oro deitzen den herriaren Jaitz (N) euskarazko izena.
Jaso
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n Asunción-en baliokidetzat proposatutako gizon izena. Egun ez da arrunta gizonek horrelakoak erabiltzea, baina oroitu beharra da lehen euskaltzainburua Resurrección M. Azkue izan zela.