Aurkitu zure izena

Primary tabs

Ilotz

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Lizoainibarko (N) Andre Mariaren baseliza. Izatez XX. mendearen hasieran hustutako Ilotz herriko eliza da. Irudia XIII. mendekoa da.

Ilun

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erromatarren garaiko (I-III m.) Akitaniako idazkunetan agertzen den izena. Gehienetan Iluni / Ilunno latindurik agertzen da.

Iluna

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erromatarren garaiko (I-III m.) Akitaniako idazkunetan (Ilunnosi) eta Arabako Tresponden (Illuna) agertzen den izena (ilun adjektibotik, antza).

Iluntso

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko euskal izena, 1514an Ermuan (B) dokumentatua. Toponimian Iluntsoain eta Iluntsain ere baditugu. Akitanian (I-III m.) Ilunosi izena agertzen da.

Iluntze

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Iluntzea eta ilunabarra gauza bat-bera dira, hots, 'Eguzkia sartu eta berehalako argi ahultzea' adierazten dute.

Iñaki

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposatutako izena (ikus Eneko eta Ignacio). Hau izan zen 1938an euskal izenak debekatu zirenean aipatu zen hiruretako bat: "los nombres de Iñaki, Kepa, Koldobika y otros que denuncian indiscutible significación separatista".

Inar

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Berez izen arrunta da eta 'pindarra, txinparta' edo 'argi izpia' esan nahi du.

Ingartze

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Engracia-ren baliokidetzat ematen den izena.

Inguma

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Gaueko "jenioa", etxeetan sartu, lo daudenak urduritu eta amesgaizto eragiten diena. Uxatzeko santa Ainesi eskatu ohi zaio laguntza. Bizkaiko Garai herrian honela esaten zuten: "Andra santa Ines, bart egin dot amets, ona bada berorren partez, txarra bada beiola artez".

Iñigo

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Eneko izenaren erdarazko aldaera, Euskal Herrian hagitz erabilia. Zenbaitetan gaztelaniaz Iñigo erara ezagutzen ditugun pertsonaien benetako izena ez zen hori, Eneko baizik. Esaterako, 842. urtean Nafarroako erregeak Leireko monasterioari lur sail batzuk ematean ego Enneco izenpetzen du. 850.

Intxixu

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Haitzuloetan bizi den izaki mitologikoa. Oiartzun (G) herrian, esaterako, Arditurri haitzuloan bizi omen da.

Intza

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Araizko (N) herria eta bertako Done Jakueren elizan dagoen Andre Mariaren adbokazioa. Egungo eraikuntza berria da, antzinakoa lurrikara batek hondatu baitzuen, 1715. urtean. Jaieguna irailaren 8an da.

Inuntze

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Arratia, Orozko eta Txorierriko (B) hitza.

Ipar

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Iparraldetik datorren haize indartsua, gainerakoak menderatzen dituena. Euskal mitologian gizonezkoa da eta bere haserrealdiak baretzen dituen ipar-ekialdeko haizearen alabarekin dago ezkondurik.

Iparla

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Izpegi eta Bidarrai artean dagoen mendia (1.044 m).

Iparla

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Izpegi eta Bidarrai artean dagoen mendia (1.044 m).

Ira

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Euskal Herrian ugaria den landarea dugu ira edo iratzea. Fitonimoak antroponimotzat erabiltzeko usadioa XX. mendearen hastapenean berpiztu zen. Baliokideak: Garoa, Iradi, Iratsa eta Iratze.

Irabia

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Iratiko oihanean (N) dagoen urtegi ezaguna.

Iragartze

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Iragarne edo Iragartze egunean san Gabriel goiaingeruak Andre Mariari haurdun geratuko zela, semea izango zuela eta Jesus izena jarriko ziola adierazi zion (Lukas I, 26-38). Jaia martxoaren 25ean da. Aldaerak: Anuntxi, Deñe (Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia), Igarne e Iragarne. Baliokideak: Anunciación (gaz.) eta Annonciation (fr.).

Iraide

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n Iraida izenarentzat proposatzen den euskal baliokide femeninoa. Jatorria grezierako Herais-en du, zein ezkontza, udaberri eta emazteen zaindaria zen Hera jainkosaren izenetik atera baitzen. Jaieguna irailaren 22an da. Baliokidea: Iraides (gaz.).

Orriak