Aurkitu zure izena

Primary tabs

Koldo

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Ikus Koldobika.

Koldobika

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Germaniar etorkia zuen Clodovicus izen latinotik dator. Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n Koldobika proposatu zen, baina egun Koldo ohikoagoa da. Hau izan zen 1938an euskal izenak debekatu zirenean aipatzen ziren hiruretako bat: "los nombres de Iñaki, Kepa, Koldobika y otros que denuncian indiscutible significación separatista".

Koldobike

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Luisa-ren ordaintzat ematen da. Jaia martxoaren 12an ospatzen da. Aldaera: Koldobiñe. Baliokideak: Luisa (gaz.) eta Louise (fr.).

Koldobiñe

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Analogiaz sortutako izena da.

Kolitza

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Bizkaiko mendia (879 m), Balmaseda eta Artzentalesen arteko mugan. Gernikako Batzarretara joateko deia egiten zen bost mendietako bat da hau. Gailurrean baseliza erromanikoa dago, kristautasuna hedatzearekin honelako toki goretan ermitak eraikitzea ohikoa izan baitzen. San Sebastian egunean erromeria ospetsua egiten da mendi honetako larreetan.

Konstantze

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Constancia izenarentzat ematen den euskal baliokidea.

Kontxesi

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Andre Mariaren adbokazio hau VII. mendean hasi zen ospatzen Bizantzion, baina 1310 arte ez zen festatzat finkatu. 1854an Eliza Katolikoak Andre Maria sortzez bekatugabea zela jarri zuen dogmatzat. Jaieguna abenduaren 8an da. Aldaerak: Izortza, Kontzeziona, Orbange, Sorkunde eta Sorne (Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia).

Koro

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Donostiako Ama Birjinari esker arrunt ezaguna den adbokazioa. Jaieguna irailaren 8an da. Aldaera: Koruko. Baliokidea: Coro (gaz.).

Kresal

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Izen arrunta, Txomin Agirreren Kresala eleberri famatuari esker azken urteotan maiz ponte izentzat erabili dena.

Kripan

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Arabako Toloño mendiaren magalean dagoen herria. Izena latineko Cyprianus-en ondorengoa dela dirudi.

Krutziaka

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Saratxo herriko Andre Mariaren baseliza, Amurrion (A).

Kurutzeta

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Andre Mariaren baseliza, Idiazabalgoa (G).

Kutun

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Bi esanahi ditu hitz honek: 'maitea, laztana' eta 'lepoan, edo arropan josia eramaten den boltsatxo txikia'. Boltsatxo honetako gauzak (landareak, egur zatiak, txanponak, e.a.) sendatzeko edo gaitzak uxatzeko -bereziki begizkoa- erabiltzen dira.

Kutuna

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Bi esangura ditu hitz honek: 'maitea, laztana' eta 'lepoan, edo arropan josia eramaten den boltsatxo txikia'. Boltsatxo honetako gauzak (landareak, egur xatiak, txanponak, e.a.) sendatzeko edo gaitzak urruntzeko -bereziki begizkoa- erabiltzen dira. Txikigarria Kuttune da.

Labraza

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Arabako herria eta elizatik hurbil zegoen Errukiaren Andre Maria-ren ermita.

Lagran

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Arabako herria eta Andre Mariaren eliza. Herria Toloño mendikateko iparraldean dago, Gaztelu mendatearen aurrean. Gaur egungo eliza XVI. mendekoa da, baina hormetan Erdi Aroko eraikuntzaren aztarnak ikus daitezke. Jaia irailaren zortzian da.

Laguntza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko tradizioan bilatu behar da Laguntzako Andre Mariaren kultua, kristauak, haurrak batez ere, deabruarengandik babesten baitzituen. Erroman, gainera, Laguntzako Andre Maria ere badago. Jaia abuztuaren 8an da. Aldaerak: Laguntzane, Sokorri eta Sorospen. Baliokidea: Socorro (gaz.).

Lahe

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erromatarren garaiko (I-III m.) Akitaniako idazkunetan agertzen den jainkosa izena (lahe deae).

Laia

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Galdames (B) herriko auzoa eta Bizkaiko mendia, Sopuertakoa. Mendi honen magalean hil zuten 1876an Kastor Andetxaga brigadierra, 800 bolondresekin Concha generalaren agindupean eraso zieten Espainiako armadako 15.000 soldaduei aurre egitean.

Laida

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Ibarrangelua (B) herriko hondartza da hau, Izaro uhartearen aurrean dagoena, Oka ibaia itsasoratzen den lekuan, Urdaibaiko Biosferaren Erreserban.

Orriak