Aurkitu zure izena

Primary tabs

Josebiñe

0
Neska
Toponimoa da: Ez

S. Aranak Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n urratutako bidetik sortua da, eta ezin ukatu arrakasta handia izan duela. Baliokideak: Josefina (gaz.) eta Josèphine (fr.).

Josepa

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Ohiko izena Euskal Herrian. Lesakan (N), esaterako, ezkontzeko dauden neskei honela kantatzen zaie: "Josepa andrea eramain duenak / diruak behar lituzke / Diruak ere baditugu eta / hortaz hautatzen gaituzte".

Josu

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n emandako Jesus-en baliokidea.

Josune

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Gaztelaniazko Jesús-en baliokide femeninotzat Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n ematen den izena. Baliokidea: Jesusa(gaz.).

Jugatx

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Jugo (A) herriko Andre Mariaren baseliza. Izena ondoko haitz-etik (mendebaldeko euskarazko atx-etik) eta Jugo toponimotik datorkio, hau da, 'Jugo (herri)ko atxa' dugu hemen, dokumentu zaharretan ikus daitekeen bezala. Andre Mariaren irudia XIII. mendekoa da. Jaieguna iraileko bigarren igandean ospatzen da.

Jule

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Julia izenarentzat proposatzen den baliokidea.

Julen

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko izena.

Julene

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Juliana izenarentzat proposatzen den baliokidea.

June

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko euskal izena. Iruñean, esaterako, XII. mendean June Juneiz zeritzan anderea agertzen da. XX. mendean Irungo (G) Juncal Andre Mariaren baliokidetako erabili izan da.

Jurgi

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Georgos 'nekazaria' izen grekotik dator, latineko Georgius-en bidez. Kapadoziako IV. mendeko san Jurgi ezaguna da herensugea hiltzeagatik. XV. mendean Jurgi de Basori agertzen da Barakaldon (B). Jaieguna apirilaren 23an da. Aldaera: Gorka (Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia).

Justin

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko izena.

Kai

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Hitz arrunta eta Kaio izenaren aldaera.

Kaie

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko izena.

Kaiene

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Analogiaz sorturiko izena da. Osagaiak Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-eko Kaie eta -ne atzizki femenino berria dira.

Kaiet

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Gaitan izenaren aldaera, Iparraldean ohikoa.

Kamilo

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erromako izen zahar usua. Camillus sakrifizioetan laguntzen zuten gazteei ere esaten zitzaien, antzina etruskoen teonimoa izana baitzen. Jaieguna uztailaren 14an da. Aldaera: Kamil (Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia). Baliokideak: Camilo (gaz.) eta Camille (fr.).

Kariñe

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n agertzen da, Carina izenaren baliokidetako. Azken hau etorkiz Katalina-ren italierazko hipokoristikoa zen. Jaieguna azaroaren 7an da.

Karmel

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko izena. 

Karmele

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Carmen-en baliokidetzat proposatutako izena. Jatorria Palestinako mendi ezagunean du, grekoz Kármelos eta hebreeraz Karmel zeritzanean hain zuzen ere. Izenaren osagaiak karmen 'baratza' eta El 'Jainkoa' dira.

Katixa

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena. Etxalekun (N) agertzen da 1548an.

Orriak