Aurkitu zure izena

Primary tabs

Irune

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Gaztelaniazko Trinidad-en baliokidetzat Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n ematen den izena. Azken urteotan Hirune aldaera nagusitu da.

Iruntze

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Bizkaierazko hitza da, ihintza-ren kidea.

Iruri

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Zuberoako herria (frantsesez Trois Villes) eta Andre Mariaren adbokazioa. Frantses izena bertako kondea Hiru Mosketeroak eleberrian agertzen delako da ezaguna. Baina eleberriko pertsonaia alde batera utzita, gogoratu behar da Iruriko kondea izan zela Matalaz zuberotarrari burua motzarazi ziona, bere aginterikeriaren aurka altxatu eta lurrak herriari itzultzeko eskatu zuelako.

Irutxeta

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Zegama (G) herriko Andre Maria, bertan Elurretako Ama deitua.

Isasi

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Andre Mariaren santutegia, Gordexolan (B). Herrian indiano asko izan ziren eta kontatzen dute horietako bat Ama Birjina Ameriketara eramaten saiatu zela, baina irudiak itsaontzitik alde egin zuela eta bere lekura itzuli. Jaia uztailaren lehenengo igandean egiten da.

Isturitze

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Nafarroa Behereko herria. Honen lurretan Isturizko eta Otsozelaiko haitzuloak daude. Hauek ezagunak dira bertako margolanei eta aztarnategi paleolitikoari esker. Kanposantuan 1501eko hilarria dago, Euskal Herriko zaharrenetakoa.

Itoitz

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Longida ibarreko herria (N), Agoitz ondokoa, eta Andre Mariaren eliza. Irudia XIII. edo XIV. mendekoa da. Liburu honek karrikara behar zuenean arrisku handitan zegoen herriaren biziraupena, izen bereko urtegiarengatik.

Itsaso

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Itsasoa eta Lurra bizi iturri zaizkigu gizakioi eta, horregatik, beti miretsiak izan dira gure artean. Itxaso aldaera honen hipokoristikotzat har daiteke, baina kontuan hartu behar da zenbait hizkeratan itxaso dela erabiltzen den oinarrizko izena, ez itsaso.

Itsusko

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko euskal izena. XIV. mendean, besteak beste, Mitiriñan (NB), Izaban (N) eta Erratzun (N) agertzen da. Gipuzkoan 1311n hildako ezkutari baten izena ere izan zen.

Itura

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Monteagudoko (N) Itura mendian Bideko Andre Mariaren santutegia dago. Herrikoek argia eta suak ikusten omen zituzten gauero dermio horretan, eta azkenean, jakin-minez, bertara hurbildu eta sasi artean ezkutatutako Andre Mariaren irudia aurkitu omen zuten.

Ituren

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Malerrekako (N) herri ezaguna, bertako joaldunei esker batez ere (ikus Arotz sarrera). Hauek joare handiak eramaten dituzte bizkarrean eta dunbaka joaten dira Zubietaraino, herri honetakoak Iturena joaten diren bezalaxe. Inauteriak urtarrileko azken astean izaten dira.

Iturrieta

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Maeztuko (A) Erroeta herriko Andre Mariaren baseliza. 1806an, ermita bota zutenean, irudia herriko elizara eraman zuten. Hurbileko abeletxe batean eliza berria eraiki zuten 1946an.

Iturrisantu

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Ataungo (G) Andre Mariaren baseliza, Aitzarte auzokoa. Izena ondoko iturritik datorkio, bertako urak eritasunak sendatzeko erabili izan baitira. Alboan bainuetxea ere izan zen. Ermita hondatu zenean irudia Done Martie elizara eraman zuten.

Itxaro

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Itxaropena hiru bertute teologaletako bat da kristauentzat; beste biak Fedea eta Karitatea dira. Santa Sofiak hiru bertuteon izenak jarri zizkien alaba martiriei. Hauen santutegia Conques herrian dago, Frantzian. Aldaerak: Itxaropena eta Espe (Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia). Baliokideak: Esperanza (gaz.) eta Esperance (fr.).

Itxina

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Gorbeia (B) mendiko harkaiztia. Edertasun handiko aurkintza karstiko honetan Supelogor haitzuloa dago, Mariren bizilekuetako bat. Arratiatik joanez gero Atxulaur atetik sartu behar da. Geologiaren eta Biologiaren aldetik hagitz leku garrantzitsua dugu hau.

Itzaga

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Itzagaondoa (N) ibarrari izena ematen dion mendia (1.361 m).

Itzaina

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Desagertzeko zorian dagoen lanbidearen izena (idi + zaina), Erdi Aroan goitizentzat erabilia.

Itzalde

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Aiara (A) haraneko ibaia.

Itzalle

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Zaraitzu ibarreko herria, Nafarroan. Bertan, Arburua izeneko dermioan, Andre Mariaren baseliza egon zen garai batean.

Itzaltzu

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Zaraitzu ibarreko herria (N), Arturo Campionen El Bardo de Izalzu eleberriagatik ezagun egin dena.

Orriak