Joanikot

Sexua: 
Mutila
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Joan, Juan izenaren hipokoristiko zaharra. Dokumentazioan aurrenekoz Donapaleun (NB) aurkitu dugu, 1395ean (Johanicot d'Escaray). Juanikot, JoanikoteJuanikote aldaerak ere eduki ditu, eta izan ere, azkeneko hau da Arrasate (G) erre zuteneko kantuan azaltzen dena:

Gomez handia [han] zan arren
Han zan Presebal bere
Bai Juanikote bere
Madalenaan ei dautza
Biola tronpeta bage.

Joanikot Arturo Campionek idatzitako Don García Almoravid eleberriaren pertsonaietako bat ere bada.

0