Aurkitu zure izena
Primary tabs
Igon
S. Aranak Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Ascensión izenaren euskal baliokide maskulinotzat ematen duen Igo formatik atera dela dirudi. Honen sorreran zer ikusia izan duke, orobat, Igone aldaera femeninoak eta mendebaldeko euskaran igo aditza igon izateak.
Igone
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n azaltzen den izena.
Igotz
Markina eta Munitibarren (B) arteko mendia. Inguruetan Tartalo begibakarra bizi omen zen, Urregarai mendiko haitzulo batean. Aita Santi Onaindiaren goitizenetako bat ere bada.
Iharte
Lete (N) herriko Andre Mariaren baseliza. Gaur egun inor bizi ez bada ere, antzina komentua eta herrixka izan ziren bertan. Nafarroako errege Antso Nagusiak 1024an aipatzen du lehenengo aldiz. Erikuntza erromanikoa da.
Ihintz
Azken garaiotan usaiakoak dira gure artean naturarekin zerikusia duten hau bezalako izenak. Beste batzuk Ekaitz, Haizea, Hodei, Ibai... e.a. dira.
Ihintza
Gaztelaniazko Rocío izenaren kidea. Azken hau Andaluziako Andre Mariari eta honen ohoretan egiten den erromeria jendetsuari esker da ezaguna. Aldaerak: Inuntze eta Iruntze.
Ihurre
Tolosako (G) auzoa eta Andre Mariaren baseliza, XIV. mende arte herriko parrokia izana. XVI. mendean adbokazioa aldatu eta san Blaseko ermita bihurtu zen.
Iker
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n Ikerne femeninoaren baliokidetzat proposatutako gizon izena.
Ikerne
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Visitación-en baliokide femeninotzat ematen den izena. Gizonentzakoa Iker da lan horretan.
Ikomar
Urbasako aurkintza eta Andre Mariaren antzinako baseliza. Irudia Argiñao (N) herrira eraman zuten.
Ikuska
Izen hau zuen 1921ean, Gasteizen, J. M. Barandiaranen gidaritzapean Euskal Herriko historiaurrea eta etnografia ikertzeko sortu zen erakundeak. Osagaiak ikus(i) aditza eta errepikapena adierazi ohi duen -ka atzizkia dira. Euskal Izendegia-n biltzen da.
Ilargi
Ilargia edo Ilazkia gaueko argizagi nagusia da. Euskal mitologian emea da: "Ilargi amandre santua, Jainkook bedeinka; nere begi ederrak gatzik ez deiola; ikusten duen guzik hala esan deiola" (Zerain, G). Erromatarren garaian jainkotzat hartzen zen, Santakara (N) herrian aurkitutako eskaintza harri batean ikus daitekeen bezala.
Ilazki
Zaraitzu (N) aldeko hitz honek 'ilargia' adiera du. Honela esan ohi da: "Ilazki amandrea zeruan zer berri?". Zenbait tokitan Marigorri ezizena du.
Ilazkine
XX. mendean S. Aranaren ildotik sortutako izen berria. Oinarria ilazki 'ilargia' da eta bukaera -ne atzizki femenino berria.
Iligardia
Errioxako Otxanduri herriko Andre Mariaren adbokazioa. Gogoratu behar da Errioxako hizkuntza, hein handi batean, euskara izan dela, bertako leku izenek (Ezkarai, Herramelluri eta bestek) ongi adierazten duten bezala.
Illare
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Hilaria-ren baliokidetako ematen den izena.
Illariñe
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n agertzen da, gaztelaniazko Hilarina-ren baliokidetzat.