Aurkitu zure izena

Primary tabs

Hegoa

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Euskal mitologian ipar-ekialdeko haizearen alaba da eta Hegoi hego-haizearen emaztea.

Hegoi

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Hegoaldetik datorren haizearen izena. Elizondon (N), Zugarramurdin (N) eta Garazin (NB), jotzen duenean, bere emaztearen alferkeriagatik haserre dagoela esaten da.

Heiko

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

J.M. Satrustegik Euskal Izendegia-n bildutako izena.

Heren

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Mitologiako izakia, naturaren indarra irudikatzen duena. Heren, edo beste leku batzuetan HerensugeLurra-ren irudikapena den Mari ernaltzera zerutik datorren indarra da, hura neguko loalditik iratzarriz eta udaberria sortuz.

Hiru

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Hirutasun izenaren aldaera laburtua da.

Hodei

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Euskal Mitologiako izakia, ekaitza eta harria ekartzen dituena. Zenbait lekutan Ortzi deitzen dute, Jainkoaren euskal izen zaharra (Urtzi XII. mendean) erabiliz.

Hodeia

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Euskal mitologian naturaren indarrak bizidunak dira. Adibidez, Hodeia trumoiaren "jenioa" da.

Hodeiertz

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Hitz arrunta, 'zerumuga' adiera duena. 

Hodeitza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Azkueren arabera 'goibel' adiera duen izen arrunta da hau. Ikus Hodeia.

Holtzarte

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Urdatx edo Santa Grazi (Z) herriaren ondoko zintzurra.

Hua

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Altzako (G) Andre Mariaren adbokazioa.

Hurritz

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Zuhaitz arrunta (Corylus avellana) Euskal Herrian. Aldatua nahiz bere baitatik sortua izan daiteke.

Ibabe

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Aramaioko (A) Ibarra auzoko Andre Mariaren baseliza. Honen ondoko harizpean justizia egiten zen eta, esaten dutenez, elizako aldarea urkabetako erabiltzen zen haritzarekin egin zuten. Aramaioko patroia den Ama Birjina honen jaia iraileko bigarren igandean ospatzen da.

Ibai

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Hitz arrunta, azken urteotan maiz ponte izentzat erabilia.

Ibañeta

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Orreaga eta Luzaideren arteko mendatea (N). Bertan 778. urtean euskaldunek Karlomagnoren armada xehakatu omen zuten eta Errolan hil, Iruñeko sarraskia mendekatzeko. Goian Salbatoreren ermita dago, XIII. mendean erromesen ospitalea izana.

Ibañeta

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Orreaga eta Luzaideren arteko mendatea (N). Bertan 778. urtean euskaldunek Karlomagnoren armada xehakatu omen zuten eta Errolan hil, Iruñeko sarraskia mendekatzeko. Goian Salbatoreren ermita dago, XIII. mendean erromesen ospitalea izana.

Ibar

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Justo M. Mokoroa (Tolosa, 1901 - Bilbo, 1990) idazlearen goitizena eta azken urteotan maiz ponte izentzat erabili den hitz arrunta ('harana').

Ibardin

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Bera (N) eta Herburu (Urruña, L) arteko mendatea.

Ibarne

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Honen osagaiak ibar 'harana' izena eta -ne atzizki femenino berria dira.

Ibarreta

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Ama Birjinaren antzinako baseliza, Arrasatekoa (G), Areatzako Andra Maria izenaz ere ezagutzen zena. 1480an eraiki zuen Martin Bañezek, amaren agindua betez, 1464an hark aita zuen Martin Bañez Artazubiaga hil zuten lekuan. Hilketa hau zela kausa bertso hunkigarriak idatzi zituen Santxak, haren alargunak (ikus Santxa).

Orriak