Aurkitu zure izena
Primary tabs
Ibarruri
Bizkaiko herria eta Andre Mariaren eliza. Antzina Ibarruri udala izan bazen ere, gaur egun Muxikako auzoa baizik ez da. Ibarruritarrek eliza Otzazelaiaizeneko lekuan eraikitzea erabaki omen zuten, luze eztabaidatu eta gero, baina ezin, gauez gauza guztiak ibarrera joaten baitziren. Zelatan jarritako gizon batek begia galdu omen zuen.
Ibone
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n ematen da, gaztelaniazko Ivón izenaren baliokide femeninotzat.
Idauze
Zuberoako herria (frantsesez Idaux), Arbailakoa, Mendirekin batera udala osatzen duena.
Idoia
Izaba (N) herriko baseliza eta Andre Mariaren XIII. mendeko irudia. Izena Ama Birjina agertu zen lekuari zor zaio. Antzina buruko minak kentzera joaten zen jendea bertara. Jaieguna Maiatz Pazkoko astelehenean bada ere, 1973az geroztik uztailaren lehendabiziko asteburuan batzen dira ermitan honela deitzen direnak, Idoia izenekoen xeiak deritzan festan.
Idoibaltzaga
Errigoitiko (B) Andre Mariaren eliza, uri-tik urrun samar dagoena, mendi gainean. Kondairak dioenez, 1379an Errigoitik hirigutuna eskuratzean herritarrek eliza berria hurbilago eraikitzea erabaki zuten, baina egunez eramandako guztia gauez eliza zaharraren ondora itzultzen zen. Gau batean zelatan jarri eta eraikigaiak tokialdatzen zituena Ama Birjina zela ikusi omen zuten.
Iduia
Araia eta Albeiz (A) herrien artean egon zen Andre Mariaren baseliza, lehenago Iduia herri hustuko eliza izana.
Idurre
Galdoa auzoko Andre Mariaren ermita, Mutrikun (G). Irudia Idurre dorreko seme batek aurkitu omen zuen itsasoan, eta etxe ondoan eraikitako baselizan ipini. Marinelek olioa eskaintzen zioten, babesa eskatzeko.
Igai
Igai herrixkako elizan (Erriberabeitia, A) dagoen Andre Mariaren irudia, itxura duenez, inguruetan egon zen Ama Birjinaren ermitakoa da.
Igaratza
Aralar mendiko aurkintza eta Andre Mariaren baseliza. 1928an egindako mendigoizaleen aterpea eta J. M. Barandiarenek aurkitutako trikuharri bat ere badaude alderdi honetan.
Igari
Zaraitzu (N) ibarreko herria, gaztelaniaz Igal eta antzinako agirietan Igali. IX. mendean monasterio bat izan zen bertan.
Igaro
Igaro hitza santuen heriotza aipatzeko 3/4bereziki Andre Mariarena3/4 erabiltzen da kristau erlijioan, haiek ez baitira hiltzen, beste bizitza hobe batera igaro baizik. San Agustinen predikuetan Ama Birjina zerura ariman eta goputzean jasoa izan zela adierazten da. Jaieguna abuztuaren 13an da. Aldaera: Igarotze. Baliokidea: Tránsito (gaz.).
Igeldo
Gipuzkoako kostaldean dagoen mendi ezaguna. 1141ean Iheldo bizchaya (Igeldo bizkaia) idatzirik agertzen da. Itxura duenez, igel animalia izena eta -do atzizkia -lekuzkoa, oso oker ez bagaude- dira osagaiak.
Ignazia
Eneko Loiolakoak gure artean zabaldutako izena. Ignatius Antiokiako santu handia izan zen, eta berarenganako jaieraz hartu zuen Loiolakoak Ignazio izena, berea ez baitzen kristaua. Egnatius izen etruskotik sortu zen Ignatius, hura herri-etimologiaz ignis 'sua', 'garra' hitzarekin lotu baitzen. Aldaera: Iñake (Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia).
Ignazio
Eneko Loiolakoak gure artean zabaldutako izena. Ignatius Antiokiako santu handia izan zen, eta berarenganako jaieraz hartu zuen Loiolakoak Ignazioizena.
Igoa
Igoako (N) Andre Mariaren adbokazioa eta Igokunde izenaren baliokideetako bat.
Igokunde
Igokunde egunean, Pazkoaren ondoko seigarren ostegunean, Kristo berpiztu eta 40 egun beranduago zerura joatea ospatzen da. Aldaerak: Azentzia, Igoa eta Igone (Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia). Baliokidea: Ascensión (gaz.).