Aurkitu zure izena

Primary tabs

Gorane

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Exaltación (de la Santa Cruz)-en euskal ordaintzat ematen da. Jaieguna irailaren 14an da. Aldaera: Goratze. Baliokidea: Exaltación (gaz.).

Gorbeia

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Araba eta Bizkaiaren arteko mendi ezaguna. Kronika batzuen arabera euskaldunentzat sakratua zen; XVI. mendean atsotitzetan ageri da: "Gorbeiako behiak, beti Gorbeiara nahiko du". Bertan den Itxina mendian, Supelegor deritzan haitzuloan, Mari bizi omen da.

Gordoa

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Asparrena (A) udalerriko herria eta Andre Mariaren eliza. Jaia abuztuaren 15ean ospatzen da. K. Mitxelenaren ustez gaztelaniazko Córdoba izenaren euskal eboluzioaren emaitza dugu Gordoa.

Gorosti

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Euskal Herrian oso arrunta den zuhaitza (Ilex aquifolium).

Gorostitza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Nabarniz (B) herriko elizan gordetzen den Andre Mariaren irudia. Izena gorosti baten gainean agertzetik omen datorkio. Gorostitza toponimo arrunta da.

Gorozika

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Muxika (B) herriko auzoa eta Andre Mariaren eliza. Bigarren hau 1526an eraiki zuten, auzoko bizilagunek lehenago Etxanora joan behar izaten baitzuten.

Gorri

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko euskal izena. Esanahaia argia da, kolorea baita. Gogoan izan behar dugu Erdi Aroan, aurreko garaietan bezala, maizkoa zela Europa osoan jendea deitzeko izenondoak erabiltzea.

Gorria

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroan eta geroago ere maizkara agertzen den izengoitia. Esanahaia gardena da, kolorea baita. Gogoan izan behar dugu historian zehar, Europa osoan, ohikoa izan dela jendea izendatzeko adjektiboak erabiltzea. Etxe izenetan eta deituretan ere aztarna utzi du, Gorritxo-n edo Gorrotxategi-n (Gorritxategi-tik) ikus daitekeenez.

Gorritiz

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Lumoko (B) Gorritiz dorretxean, behinola, Andre Mariaren irudi bat egon zen. Kondairak dioenez, Ama Birjina ardien bila zihoan neskatilari agertu zitzaion, eta tokiaren gainean baseliza egiteko agindu. Beste batzuetan bezala, herrikoak beste leku batean eraikitzen saiatu omen ziren, baina alfer-alferrik. Gaur egun harri bat besterik ez da gelditzen ermitatik.

Gorritza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Argiñaritz (N) herriko Andre Mariaren baseliza. Mendi baten gailurrean zegoen antzinako herrixka baten hondakina da; gaztelua ere izan zen bertan. Eliza erromanikoa da; Ama Birjinaren irudia Artazun dago gorderik.

Goto

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Jatorri bisigotikoko izena, usuenik Andre-ren aldakan agertzen zaiguna.

Gotzone

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Ángela-ren euskal baliokidetzat ematen den izena. Baliokideak: Ángela(gaz.) eta Angèle (fr.).

Gozoa

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Honek euskarazko gozo adjektiboan du iturri. Europako tradizioan ardurakoa izan da honelakoak antroponimotzat erabiltzea, bereziki emakumeak izendatzeko.

Gudane

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Azken urteotan sortu da, Edurne, Jone, Josune-ren tankerako izenen analogiaz, gaztelaniazko Marciala-ren baliokidetzat. Oinarrian guda 'gerra' dago, historikoa gudu 'borroka' bada ere; bukaera -ne atzizki femenino berria da.

Gurbitz

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Artadietan hazten den hosto iraunkorreko zuhaitz edo zuhaixka (Arbutus unedo). Estimatua da urtean bitan ematen dituen popote edo pikor gorriengatik, bai eta ere duen egur gogorrarengatik.

Gurbitza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Zuhaitz edo zuhaixka hau (Arbutus unedo) artadietan hazten da. Urtean bi aldiz popote gorri ikusgarriak ematen ditu, jan daitezkeenak.

Gurbizar

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Erroibarko (N) herri hustua.

Gure

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Mendebaldeko hizkeretako gura 'nahia'-ren aldaera, azken urteotan pertsona izentzat erabilia. Aldaerak: Nahia, Nahiara eta Gurene.

Guren

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Hitz honen ibilbidea bitxia da. Azken urteotan done edo santu-ren baliokidea izateagatik zabaldu bada ere, euskal hitz zaharra da, 'eder' edo esan nahi zuena. XII. mendean Artaxoan Azari Gurena eta Galindo Gurena agetzen dira.

Gurene

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Azken urteotan sortu da, Edurne eta Josune-ren moduko izenen analogiaz. Oinarria gura 'nahia'-ren gure aldaera da.

Orriak