Aurkitu zure izena
Primary tabs
Gurutz
Juan Ibargutxi Agirre (Ubidea, 1883 - 1969) idazle eta ohorezko euskaltzainaren goitizena, eta toponimian maiz aurkitzen dugun hitza (gurutze).
Gurutze
Kristau erlijioarekin hertsiki lotua dagoen izena, Jesu Kristo hiltzeko gurutzea erabili baitzuten. Honekiko jaiera IV. mendean piztu zen, santa Helenak Golgota mendian hiru gurutzeak aurkitu zituenean. Jaieguna irailaren 14an da. Aldaera: Guruzne (Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia). Baliokidea: Cruz (gaz.).
Gurutzeta
Idiazabal (G) herriko baseliza. Emakume ezkonberriek arropa oparitzen zioten eta ama erdi berriek haurrak gomendatzen. Irudia errekara eraman eta bustitzen bada berehala hasten omen du euria. Jaia abuztuaren 15ean da.
Haitz
Hitz arrunta ('harria, malkorra, barga'), Itun Berriko Petrus-en baliokide dena. Aldaerak: Harkaitz eta mendebaldeko euskarako eta erronkarierako Atx.
Haitza
Hitz arrunta, Itun Berriko Petrus-en baliokide onomastikoa. Aldaerak: Harkaitza eta mendebaldeko hizkeretako eta erronkarierazko Atxa.
Haize
Hitz arrunta eta euskal mitologiako izakia (Hegoi 'hego haizea' eta Ipar 'ipar haizea').
Haizea
Euskal mitologian haizeak bizidunak dira. Ipar-mendebaldeko haizearen alabak Ipar eta Hegoaldeko haizeen emazteak dira. Aldaera: Haizene.
Haizene
Edurne-ren modukoen analogiaz azken urteotan sortutako izena. Oinarria haize da.
Haltza
Euskal Herri hezeko ibaien ertzetan hazten den zuhaitza (Alnus glutinosa). Bereterretxe-ren kantorean ageri da:
Haltzak ez dü bihotzik
ez gaztanbera hezürrik
ez nian uste erraiten ziela
aitunen semek gezürrik.
Hargin
Lanbide izena. Euskaldunak luzaz ari izan dira hargintzan, eta hori dela bide, iberiar penintsulako harginek hitz bat baino gehiago hartu dituzte euskaratik.
Haritz
Haritza (Quercus sp.) zuhaitz sakratua izan da Euskal Herrian, erromatarren garaian (I-III m.) ageri den Arixo jainko izenean ikus daitekeen bezala, hau haritz-ekin loturik badago bederen. Ezbairik gabe ezagunena Gernikakoa da, baina Enkarterrin ere bazen beste bat, Avellanedan, frantsesek erre zutena. Aldaera: aretx, mendebaldeko euskaran.
Haritza
Haritza (Quercus sp.) zuhaitz sakratua izan da Euskal Herrian, erromatarren garaian (I-III m.) ageri den Arixo jainko izenean ikus daitekeen bezala, hau haritz-ekin loturik badago bederen. Ezagunena, ezbairik gabe, Gernikakoa da, baina Enkarterrin ere bazen beste bat, Avellanedan, frantsesek erre zutena.
Harri
Gaur egungo ohiko izena, Erdi Aroan ere erabilia: Garçia, fi de Arri Fuera (Arroitz, N, 1330).
Hartz
Euskaldunok maiz goitizentzat erabili dugun abere izena. Beharbada Akitaniako idazkunetako Harsi genitiboaren oinarrian dagoke. XII. mendean Urketan (L) ageri da, eta XIV.ean Artaxoan (N) (Pascoal Arça).
Harzko
Erdi Aroko euskal izena, Hartz-en aldaera txikigarria (ikus aurreko sarrera). Nafarroan 1186an dokumentatzen da, Leiren.
Hegieder
Euskal Izendegia-n biltzen den izena. Irudi duenez, osagaiak hegi 'mendi mazela' eta eder dira.