Idoibaltzaga
Sexua:
Neska
Toponimoa da:
Bai
Jatorria:
Errigoitiko (B) Andre Mariaren eliza, uri-tik urrun samar dagoena, mendi gainean. Kondairak dioenez, 1379an Errigoitik hirigutuna eskuratzean herritarrek eliza berria hurbilago eraikitzea erabaki zuten, baina egunez eramandako guztia gauez eliza zaharraren ondora itzultzen zen. Gau batean zelatan jarri eta eraikigaiak tokialdatzen zituena Ama Birjina zela ikusi omen zuten. Jaia abuztuaren 15ean da. Herria Gernikako hirigutunean agertzen da, 1366an. Gordexolan ere (B) bada Idoibaltzaga izeneko mendia.