Ignazia

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Eneko Loiolakoak gure artean zabaldutako izena. Ignatius Antiokiako santu handia izan zen, eta berarenganako jaieraz hartu zuen Loiolakoak Ignazio izena, berea ez baitzen kristaua. Egnatius izen etruskotik sortu zen Ignatius, hura herri-etimologiaz ignis 'sua', 'garra' hitzarekin lotu baitzen. Aldaera: Iñake (Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia). Baliokidea: Ignacia (gaz.). Hipokoristikoak: Inaxi, Inizi, Iñizi...

0