Aurkitu zure izena

Primary tabs

Bordari

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Fernando Artola (Hondarribia, 1910 - 1983) bertsolari eta idazlearen goitizena.

Buiñondo

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Andre Mariaren baseliza, Bergaran (G). Irudi berezia da Ama Birjinarena, Gipuzkoan ireki daitekeen bakarra baita. Sabela irekitzean haurra ikus daiteke lehenik eta honen atzean Jainkoa, eskuetan Kristo eta gurutzea dituela. Kofrakideen egunean erromeria handia egiten zen, eta zopa eta esnea banatzen.

Bureskunde

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Gaztelaniazko Coronación izenaren kidea. Euskal Izendegia-n biltzen da.

Burgondo

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Otxate herrixka Imiruriren ondoan (Uda / Trebiño) zegoen. Handik gertu Burgondo izeneko Andre Mariaren baseliza dago. Egungo ermita eta irudia XVII. mendekoak dira, zaharragoko beste batzuen ordezkoak. Jaia abuztuaren 15ean egiten zen.

Burne

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Bruno-ren ordain femeninotzat proposaturiko izena. Baliokidea: Bruna (gaz.).

Burni

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Ortzitik jaitsitako altxor preziatutzat zeukan antzinako gizonak burdina. Metal honen garrantzia hainbesterainokoa da ezen kultur aro bati izena eman baitio aurkikuntzak, Burdin Aroari hain zuzen ere. Jainko eta jainkosen tresna misteriotsua zen burdina, eta ofizio guztien gainetik goretsia sutegiko olagizonen lanbidea.

Burtzeña

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Barakaldoko (B) auzoa eta Andre Mariaren adbokazioa. Eliza antzinako monasterio baten azken hondakina da. Menan ere bada izen bereko herrixka.

Buxanda

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Kanpezu (A) udalerriko herria eta Andre Mariaren eliza. Herria ezaguna da bertan san Fausto Nekazariaren gorputz usteldugabea dagoelako.

Dare

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko izena.

Deba

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Gipuzkoako ibaia, herria eta Andre Mariaren eliza. Azken honek sarrera erromaniko ederra du eta barruko kalostra gotiko ikusgarria. Izen zelta da Deba ('jainkosa' bide da jatorriz), eta Iberiar penintsulako, Ingalaterrako eta Frantziako hidronimian ere agertzen da, antzinako europarrentzat ibaiak jainko-jainkosatzat hartuak baitziren.

Dei

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n Deñe-rentzat proposaturiko gizon izena.

Delika

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Amurrio (A) udalerriko herria eta Andre Mariaren adbokazioa, Nerbioi ibaiko ur-jauzitik gertu daudenak. Eliza ondoan egiten ziren Arrastaria-ko batzarrak -hau Amurriok irentsitako udalerria zen- eta bertan zin egiten zuen Aiarako jaunak.

Demiku

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Bermeoko (B) auzoa eta Andre Mariaren baseliza. Udalez Bermeo bada ere, elizaz Mundakako egiten da. Jaia abenduaren 2an da.

Deñe

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposatzen da, gaztelaniazko Anunciación izenaren baliokidetzat. Ikus Anuntxi eta Iragartze.

Deunorone

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Todos los Santos izenarentzat proposaturiko baliokidea. Deunneologismoaz, oro zenbatzaileaz eta emakumezkoen -ne amaiera berriaz dago osaturik.

Diagur

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Nafarroan 1506an ageri den izen zaharra.

Dogartze

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposatzen da, gaztelaniazko Deogracias-en baliokide femeninotzat. Jainkoa aipatzen zuten izenak (Deo 'Jainkoari' eta gratias 'eskerrak') erabiltzea usaiakoa zen lehen kristauen artean. Baliokidea: Deogracias (gaz.).

Dogartzi

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Deogracias izenaren balio-kidetzat ematen da.

Dolkiti

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena, Gaubea (A) inguruan dokumentatua (Dolkiti 1118an Gurendes herrian ageri da). A. Irigoienen ustez latineko Dulcitius izenetik datorke. Hau Tuteran (N) aurkitutako erromatar garaiko mosaiko batean azaltzen da, besteak beste.

Doltza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena. 1344an Lizarran (N) ageri da (dona Dolça).

Orriak