Aurkitu zure izena

Primary tabs

Bigila

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena. Uegila Alcacez XI. mendean agertzen da Iratxen (N). 

Bihotza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Bihotz euskal izen arrunta da. Erromatarren garaiko Akitaniako idazkunetan (I-III. m.) antroponimotzat azaltzen da, bihox-, bihos- eran (Bihoxus, Bihoscinnis...). Aldaera: Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-ren ildotik sortutako Bihozne.

Bikarregi

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Dima (B) herriko auzoa eta baseliza. Nahiz eta gaur egun Magdalenarea izan aitzina Andre Mariaren zen eta ahoz Andra Mari deitzen zaio. Amak bertara joaten ziren seme-alabentzako laguntza eskatzera. Horretarako arrosarioa bederatzi aldiz errezatu behar zen. Elizaren aterpean bada bolatoki bat. Jaia egunak abuztuan 15ean eta otsailaren 5ean dira.

Bikendi

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Euskarazko Binkenti, Bikenti edo Bikendi latineko vincens 'garaile' hitzetik sortutako Vincentius izenetik dator. Kristauen artean arrakasta handia izan zuen, deabrua garaitu nahia adierazten zuelako.

Bikentzi

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Vicencio-ren baliokidetzat proposatzen den izena.

Bikuña

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Donemiliaga (A) udalerriko herria eta Andre Mariaren eliza. Jaia abuztuaren 15ean da.

Bilbañe

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Circuncisión-en baliokidetzat proposaturiko izenetako bat dugu hau; bestea Billebañe da. Ekintza honen bidez juduek Jainkoarekiko hitzarmena ospatzen zuten.

Bilintx

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Indalezio Bizkarrondo (Donostia, 1831 - 1876) bertsolari eta olerkariaren goitizena. Honen lanik ezagunena Behin batean Loiolan izenekoa da.

Bilitu

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko euskal izena. Adibidez Utergan (N) ageri da, 1235. urtean. Aurubilitu konposatuan ere aurkitzen dugu, Auru-ren aldamenean.

Biloria

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Arabako eta Nafarroako bi herriren izena eta Andre Mariaren antzinako monasterioa.

Bingen

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko izena.

Bioti

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Andre Mariaren baseliza eta irudi erromanikoa, Kexon (A).

Birgara

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Birgara izeneko bi herri daude Araban: Birgaragoien eta Birgarabarren. Azken honetako eliza Andre Mariari eskainita dago.

Birila

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Kondairak dioenez, Leireko monasterioko abade zen san Birila iturri baten ondoan jarri omen zen une batez, oihanean, urretxindor baten txorrotxio zoragarriak liluraturik. Monasteriora itzuli zenean, ordea, dena aldaturik omen zegoen eta orduantxe ohartu omen zen hiru mende igaro zirela handik atera zenez geroztik. Jaieguna urriaren 1ean da.

Birkiñe

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Birkiñe aldaerak sorburu Egutegi Bizkattarra-ko eta Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-ko testuetako Birkiña-n duela dirudi, bukaera beste izen batzuen arabera moldatu zaiola ematen badu ere. Honela diote aipatutako lan horiek: "Miren-ixena ezta azkentzen e'tan; baña olantxe itxi biarr dala uste dot, Ama Birkiñaren ixena dalako.

Bitaño

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Izurtzako (B) auzo baten izena eta Nicolás Altzola Gerediaga (Izurtza, 1922 - Irun, 1982) idazlearen goitizena.

Bittor

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Gaztelaniazko Víctor izenaren euskal hipokoristikoa da. Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n ere biltzen da.

Bittoren

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

S. Aranak Victoriano izenaren baliokidetzat proposatzen du, Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n.

Bixintxo

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Bizente izenaren Iparraldeko aldaera arrunta. 

Bizkargi

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Bizkaiko mendia (564 m) eta Santiago Onaindia (Amoroto, 1909 - Gasteiz, 1996) idazlearen goitizena.

Orriak