Batista

Sexua: 
Mutila
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Bautista-ren baliokidetzat ematen diren bi izenetako bat dugu Batista; bestea Ugutz da (ikus sarrera hau). Jatorria latineko Baptista 'bataiatzailea' da. San Joanes bataiatzailearen alderako debozioa zaharrenetakoa da kristauen artean, Jesus bera ere bataiatu baitzuen. Constantinoren garaian Erromako Letrango eliza sagaratu zitzaion. Haren oroitza-penetan egindako ereserkitik sortu ziren musika eskalako notak. Ut beranduago do bihurtu zen eta si santuaren izenaren lehendabiziko letrak dira: Ut queant laxis / Re sonare fibris, / mira gestorum / famuli tuorum / solve polluti / la bii / reatum Sancte Ioanes. Baliokideak: Bautista (gaz.) eta Baptiste (fr.).

0