Aurkitu zure izena
Primary tabs
Adelaide
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko izena.
Adele
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko izena.
Adi
Kintoko (N) mendia (1.458 m); Urkiaga mendatetik igo ohi da gailurrera. Bere hegalean Eugiko armaolaren aztarnak daude; Arga ibaiaren iturrama ere bertan da.
Adiñe
Edurne, Zuriñe eta besteren analogiaz sortutako izena. Oinarrian adina 'edadea' hitz arrunta du eta bukaeran -ne (-ñe i-ren ondoan) ezaguna.
Adiran
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n Adrián izenarentzat proposaturiko aldaera.
Adirane
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko izena.
Adolfo
Germaniar jatorriko Ataulfo izenetik dator. IX. mendean ageri da Galizian, bertan kokatu ziren suevoek eramana. Jaieguna maiatzaren 19an da. Baliokideak: Adolfo (gaz.) eta Adolphe (fr.).
Adon
Itun Zaharrean Jainkoaren izena ordezkatzeko hebreerako Adonai 'ene jauna' erabiltzen zuten, Hamar Aginduetako batek haren izena alferrik erabiltzea galarazten baitzuen. Jaieguna abenduaren 16an da.
Aduna
Gipuzkoako herria eta Andre Mariaren eliza. Herriko jaia abuztuaren 15ean da.
Adur
Izen mitologiko honek ('zoria', 'joera') gauzak urrutitik egiteko ahalmena adierazten du, batik bat sorginek eta aztiek ohi dutena. Gizakumeok ere badugu, eta izaki mitologikoak menderatzeko balio dezake. Aiur ('familietan den zeinu gaiztoko deabruen eragin ezkutua') honen aldaera dateke.
Aetz
Aezkoako biztanleen izena da aetz; hemendik sortu bide da Aezkoa toponimoa. Goitizentzat batez ere Nafarroan erabili izan da.
Agate
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Águeda edo Ágata-rentzat ematen den baliokidea. Ikus Agata. Kirikiñok egindako Aintzaldu kantu entzutetsuari esker da ezaguna.
Agerkunde
Epifania edo Agerkunde urtarrilaren 6an ospatzen da, Errege magoek Jesus gurtu zuten egunean. Jai hau Espainian eta Italian ospatzen da bereziki. Aldaerak: Agerne, Irakusne eta Irkusne (azken biak Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n). Baliokideak: Epifanía (gaz.) eta Épiphanie (fr.).
Agerne
Irudi duenez, izen hau "herriak" asmatua da, oinarritzat agertu 'azaldu' aditza hartuz eta bukaeratzat S. Aranaren lanaz geroztik izen femeninoetan maiz aurkitzen dugun -ne
Aginaga
Bi sorleku nagusi ditu izen honek: Eibarko (G) Done Mikelen elizan dagoen Andre Mariaren irudia eta Arabako Agiñaga (Aginaga-tik) herriko Andre Mariaren adbokazioa. Izenaren osagaiak hagin (Taxus baccata) zuhaitz izena eta toki-ugaritasunezko -aga atzizkia dira. Zuhaitz berezia da hagina, Europan urte gehien bizi dena izateaz gain sakratua izan baita.
Aginarte
Ihabar (N) ondoan kokaturik zegoen antzinako monasterioa, egun desagertua. Gartzia Santxetz erregeak 1025ean Iruñeko katedralari eman zion; 1127an jabeak Aralarko Done Mikelen monasterioari atxiki zion.
Agiri
XIV. mendean Uharte Arakil (N) sortzean desagertutako herria, Sakanan. Agiri orain mendi baten izena da. Dokumentazio zaharrean Agiregi ere deitzen zaio.
Agirre
Plentzia (B) gainean baina Gorlizko Gandia auzoan dagoen baseliza, eta Andre Mariaren adbokazioa. Badirudi butroetarrek VIII. mendean sortutako monasterioa izan zela. Bertan sua egiten zen itsasontziei laguntzeko. Jaia abuztuaren 5ean da. Gainera, San Andolin egunean plentziarrak bertara hurbiltzen dira sardina erreak jatera, eta santuaren irudia elizaraino eramaten dute prozesioan.
Agoitz
Zangoza (N) merindadeko herria. Lehendabiziko aipamena 1042koa da; 1424an kaparetasuna lortu zuten bertako biztanleek.