Aurkitu zure izena

Primary tabs

Aintzila

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Nafarroa Behereko herria, frantsesez Aincille, eta Andre Mariaren adbokazioa. Lehena erromesentzako ospitale baten inguruan sortu zen; orain Harrieta-rekin batean udalerri bakarra osatzen du.

Aintzioa

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Erroibarko (N) herria; honen lehendabiziko aipua 1240. urtekoa da. Done Ezteberen omenezko jaiak urriaren aurreneko igandean dira.

Aio

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erromatarren garaiko inskripzioetan ageri da izen hau, inoiz Aius itxurapean. Erdi Aroan ere azaltzen da, 1122an esaterako, Iruñeko katedraleko artxiboan. A. Irigoienen ustez Agoitz / Aoiz toponimoaren jatorria Aio izenaren Aionis latineko genitiboan dago.

Aiora

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Ohiko izena Erdi Aroan, Aioro-ren kide femeninoa. Besteak beste, Leiren dokumentatzen da, 1068an: Johanne Arceiz et Aiora Arceiz de Içiz.

Aioro

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena. Adibidez, Iratxen (N) 1083an dokumentatzen da eta Garden (N) 1366an (Aioro Garçatoin).

Aitor

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

J.A. Xaho idazle zuberotarrak La lègende d' Aitor lanean kaleratu zuen izena; beranduago F. Navarro Villosladaren Amaia o los vascos en el siglo VIIIeleberriko pertsonaia ospetsua izan zen. Zuberoan aita onen semea esaten da 'noblea' adierazteko. Hortik Xahok euskaldunok Aitor-en semeak garela atera zuen, okerreko etimologia eginez.

Aitxuri

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Aketegi-ko gailurra den Aitxuri Gipuzkoako mendirik garaiena dugu (1.526 m). Aizkorriko mendikatean dago.

Aitzaga

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Andre Mariaren baseliza, Iturmendin (N), Aitzaga herri hustuko eliza izana. Petri I. erregeak bertako monasterioa Aralarko Done Mikelen santutegiari eman zion, 1103. urtean. Eraikuntza eta barruko ponte ederra erromanikoak dira.

Aitziber

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Urdiaingo (N) Andre Mariaren baseliza, Sarabe izeneko basoan. Ermita antzinako Sarabe herriko eliza izan zen. XIV. mendeko irudia orain parrokian atxikitzen dute, seguruago egon dadin. Jaia abuztuaren 15ean da. Kondairak dioenez inguruetan bizi ziren jentilek eraiki zuten eliza. Erromesek, igarotzean, jentilen emazteak ikusten omen zituzten, ilea orrazten ari. Ikus Sarabe.

Aitzol

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Jose Ariztimuño Olaso (Tolosa, 1896 - Hernani, 1936) idazlearen goitizena, bere deituren hasierak batuz lortua: A(r)itz+olAitzol apaiza izan zen, Yakintzaaldizkariaren sortzailea eta Euskaltzale elkarteko zuzendaria. 1936an Lapurditik Bilbora itsasontziz zihoala matxinatutako soldaduek preso hartu eta Hernaniko hilerriko hormaren kontra fusilatu zuten.

Aitzuriaga

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Lizoaingo (N) antzinako herria. Honen azkeneko berriak XIII. mendekoak dira.

Aiurdi

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Orbaibarko Untzue (N) herriko gaina.

Aiza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena (Aiza / Aiça), 1127ean Leiren dokumentatua. Aizo maskulinoaren kidea da.

Aizarotz

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Basaburu Nagusiko herria (N). XX. mende arte burdinola bat izan zen bertan.

Aizeti

0
Neska
Toponimoa da: Ez

1141ean Nafarroan ageri den izena.

Aizkibel

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Euskal idazlea eta Subitza (N) eta Ziordia (N) herrietako bi tontorren izena. J. F. Aizkibel (Azkoitia, 1798 - Toledo, 1865) idazlea eta euskararen ikertzailea izan zen. Bere lanik ezagunena 1885ean Tolosan argitaratu Diccionario Basco-Español da, non euskara idazteko sistemaren gaurkotzea proposatzen baita.

Aizkoa

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Nafarroako Aniz, Ziga, Añezkar eta Irure herrietako aurkintza eta Deierriko herria, erdaraz Azcona deitua. Hondarreko honetan Mendigañako Andre Mariaren ermita dago.

Aizkorri

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Gipuzkoako mendia eta tontorra (1.531 m). Bertan Mari bizi omen da, Aketegi izeneko haitzuloan. Inguruetan bere laguntza hiru aldiz eskatzen bada Aketegiko Dama buru gainean jartzen omen da, babesa emateko. Zegaman jentilek pilotan aritzean frontoitzat erabiltzen zutela esaten da. Gogoratu, bestalde, hain ezaguna den Aitzgorri idazkera etimologikoa ez dela zuzena.

Aizo

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena. 1098. urtean agertzen da Leireko dokumentazioan.

Aizpea

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Aiako (G) elizatarian dagoen Andre Mariaren ermita. Bertan XVI. mendeko irudia dago. Kondairak dioenez eliza beste toki batera eramaten saiatu ziren, baina alferrik, aingeru batek gauza guztiak lehengo lekura itzultzen baitzituen.

Orriak