Aurkitu zure izena

Primary tabs

Agreda

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Soriako herria eta Agredako Maria Jesus idazle mistikoaren izengoitia. Honek Arantzazuko Ama Birjinaren erromantzea izkiriatu zuen.

Agur

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Martin Arrizubieta (Mundaka, 1909 - Kordoba, ?) idazlearen goitizena eta ohiko hitza euskaraz. Gaur egun nonbaitetik alde egitean erabiltzen da batez ere, 'adio' esanahiarekin, baina berez adiera zabalagoa du.

Agurtzane

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Gaztelaniazko (Nuestra Señora delRosario-ren baliokidetako Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n ematen den izena, arrakasta handikoa. Erabilera zabala izan zuen, baina gerra aurrean debekatu zuten eta horrela deitzen zirenei itzularazi. Jaieguna urriaren 7an da. Aldaerak: Agurne eta Gurtza.

Ahoztar

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Euskal izen zaharra, 903. urtetik aurrera agertzen zaiguna. Esaterako, 911n eta 913an Valpuestako kartularioan kausitzen dugu. Izurtzako (B) Erdoitzabaselizan aurkitutako hilarri batean ere azaltzen da.

Ahuña

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Mendi izena (2.507 m), Erronkarin (N) Añe edo Añie deitua eta Biarnoan (F) Ani. Tontorrean Jaun Gorri izeneko izaki mitologikoa bizi omen da.

Aia

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Gipuzkoako herria eta Ataungo (G) Aia auzoko Andre Mariaren eliza. Gaur egun dagoen eraikuntza berria da, aurrekoa 1825ean erre baitzen. Udalaren lehendabiziko aipamena 1025.ekoa da, Enneco Garciaiz-ek bertako jabegoak aipatzen dituenekoa: "...in villa quae dicitur Aya de Elcano". Euskal mendietan nabarmentzekoa da Aiako harria (837 m).

Aiago

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Berroziko (A) antzinako herrixka eta Durruma Kanpezuko (A) auzoa eta iturria. Burgosko Redecilla del Camino herrian ere bada izen honetako Andre Maria.

Aiala

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Dulantziko (A) Andre Mariaren ermita erromaniko ederra, XIII. mendekoa, Aiala herri hustuko eliza zena. Donejakue bidean dago eta debozio handia diote. Jaieguna maiatzaren 15ean da.

Aiantze

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Nafarroako Ayesa herriarentzat J. Altadill idazle ezagunak Erromantizismo garaian proposatutako euskal izena. Euskarazko benetako izena Ageza izan da.

Aide

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Izen mitologikoa, naturaz kanpoko indarraren irudikapena. Gizon-emakumeak laguntzen eta oztopatzen dituen izakia da Aide. Mitologian mundua bitan banaturik dago: alde batean berezko gauzak ditugu, eta bestean ulertzen ez diren aidekoak. Izen honen emakumeentzako aldaera Aida da.

Aiert

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena, 1149an Nafarroan dokumentatua.

Aietxu

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Urraulgoitiko (N) herria eta Andre Mariaren baseliza. Arrosarioko Amaren irudia erromaniko berantiarra da.

Aimar

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena, XIII-XIV. mendeetan Nafarroan dokumentatua.

Aimara

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko euskal izena, Aimar-en baliokide femeninoa.

Ainara

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Udaberrian Afrikatik gurera etortzen den txoria ('enara'), olertiari eta literaturari esker udaberriaren adierazle bihurtu dena. Baliokideak: Elaia eta Enara.

Aingerua

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Grezierako ángelos 'mezularia' hitzetik latineko angelus sortu zen, eta hemendik euskarazko aingeru. Duen zabalkundea umeak zaintzen dituen aingeru guardakoari zor zaio, izen hau ematearekin haurra babestuago egongo dela uste izaten baita. Aldaera: Gotzone (Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia).

Ainhize

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Nafarroa Behereko herria, 1841. urtean Monjoloserekin udalerri bakarra osatzeko elkartua. Ainhizen, Galtzetaburu-ko gurutzearen ondoan, Nafarroa Behereko batzarrak egiten ziren.

Ainhoa

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Lapurdiko herria. Garai batean lapurtarrak, debozio handiz, Arantzazu-ra joaten ziren erromes, Pazkoaren bigarren egunean. Beranduago, gerrengatik muga itxi zutenean, ainhoarrek herrian bertan eraiki behar izan zuten Arantzazu-ko kapera.

Aintza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

'Loria' adiera duen neologismoa da. Nahiz eta honen kultua lehenagokoa izan, aurreneko kristauen artean zabalkunde handia eduki zuen, Jainkoa goraipatzeko ereserkiaren hasiera baitzen: "Gloria in excelsis Deo". Jaieguna martxoaren 25ean da. Aldaerak: Aintzane (Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia) eta Loria.

Aintzane

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Aintza neologismoa oinarri hartuta Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposatu zen emakume izena. Ikus Aintza eta Loria.

Orriak