Aurkitu zure izena

Primary tabs

Abaigar

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Ega ibarreko (N) herria. Euskal Herrian, Europako beste leku askotan bezala, ohikoa izan da herri izenak goitizen moduan erabiltzea.

Abantza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Barron (A) herriko Andre Mariaren adbokazioa. XIX. mende arte zutik egon zen baseliza, herriaren erdian. Gaur egun, ordea, oroigarri bakarra elizan gorderik dagoen XVII. mendeko irudia da. Done Joanes bezperan ateratzen dute, alor-soroak bedeinka ditzan.

Abar

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Deun-ixendegi Euzkotarra liburuan (Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia hemendik aitzina) gaztelaniazko Ramos-en baliokidetzat proposatutako izena. Hitz arrunta da eta zuhaitzen adarra adierazten du, batez ere txikia denean.

Abarne

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Deun-ixendegi Euzkotarra liburuan (Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia hemendik aitzina) gaztelaniazko Ramos-en baliokide femeninotzat proposatutako izena. Erramu igandean Jesus Jerusalemen sartzea ospatzen da.

Abauntz

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Arraitz (Ultzama, N) herriko haitzulo baten izena. Laminen bizilekua omen da.

Abauntza

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Erentxungo Andre Mariaren baseliza, Iruraiz-Gaunan (A), lehen Abauntza herri hustuko eliza zena. Irailaren 8an egiten da erromeria edo beila baselizaraino.

Abel

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Itun Zaharreko pertsonaia, Adam eta Eva-ren seme kutuna. Litekeena da jatorriz izena asiriarra izatea. Ezaguna da Bibliako pasartea, non Kainek, bekaitzez, anaia hil baitzuen. Baliokidea: Abel (gaz. eta fr.).

Abelin

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Avelino-rentzat ematen den baliokidea. Izena Italiako Avelino hiri izenetik dator; bertako seme izandako san Andres Abelinori esker zabaldu zen. Jaieguna azaroaren 10ean da.

Abeliñe

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n Avelina / Aveline izenaren baliokidetzat proposatzen da. Azkeneko hau Italiako Avelinohiri izenetik dator eta bertako seme izandako san Andres Abelinori esker zabaldu zen. Jaieguna azaroaren 10ean da. Baliokideak: Avelina (gaz.) eta Aveline (fr.).

Abene

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Gaztelaniazko Pilar izenaren kideetako bat da hau. Osagaiak habe izen arrunta eta XX. mendean femeninoak sortzeko zabaldutako -ne amaiera dira.

Aberri

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

XX. mendearen hasieran zabaldutako neologismoa da, gerra aurrean pertsona izentzat ere erabili zena, 1939an beste euskal izenak bezala debekatua izan zen arte. Gainera, itzultzea "arazotsua" zenez gero, francotiar agintariek izena aldarazi zieten horrela deitzen zirenei.

Aberria

0
Neska
Toponimoa da: Ez

XX. mendearen hasieran zabaldutako neologismoa da, gerra aurrean pertsona izentzat ere erabili zena, 1939an beste euskal izenak bezala debekatua izan zen arte. Gainera, itzultzea "arazotsua" zenez gero, francotiar agintariek izena aldarazi zieten horrela deitzen zirenei.

Abesti

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Izen arrunta da egun, 'kantua' adiera duena. Inoiz antroponimotzat erabili da, hondarreko urteotan.

Abieta

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Nafarroan Saldiasen (Abieta), Artikutzan (Abietako malda) eta Urdotzen (Abietazubi) aurkitzen dugun toponimoa da.

Abitza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Etxabarri Allin (N) eta Alonsotegi (B) herrietako aurkintzak. Azken honetan Ganekogorta mendiaren hegalean dagoen saroia izendatzen du.

Abitzu

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Iltzarbe (N) herriko aurkintza.

Abodi

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Irati eta Otsagabiaren artean (N) dagoen mendia. // Nafarroako mendia (1.520 m gailurrean), Iratiko oihanaren eta Zaraitzu ibarraren artean. 1643an Abodibidea izeneko dermioa ageri da Otsagabian.

Adartza

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Nafarroa Behereko mendia (1.253 m). Tontorrean gurutzea eta babesleku tunela daude; bertatik Baigorriko ibar osoa ikusten da.

Adats

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Izen arrunta ('buruko ileen multzoa, bereziki luzea denean', 'abar multzoa'), azken urteotan ponte izentzat erabilia.

Adei

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Hitz arrunta, 'begirunea' adierazten duena.

Orriak