Ziortza
Sexua:
Neska
Toponimoa da:
Ez
Jatorria:
Markinako (B) Bolibar auzoan dagoen kolegiata eta Donejakue bideko antzinako ospitalea. Kondairak dioenez, 968. urteko abuztuaren 15ean arrano batek Gernikako Andre Mariaren elizako buruhezur bat hartu eta hegan Ziortza-raino eraman zuen, XIV. mendean kolegiata -Bizkaiko bakarra- izango zen eliza sortu zuten lekuraino hain zuzen ere. Izenaren osagaiak *zinaurri, ziaurri landare izena eta -tza toki-ugaritasunezko atzizkia dira (1082. urtean Cinaurriza dokumentatzen da).