Toloño

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Bai
Jatorria: 

Mendia, mendilerroa eta Andre Mariaren antzinako monasterioa. Erromatarren garaiko hilobi batean Tulonio teonimoa agertzen da. Denbora haietan mendiak, ibaiak eta zuhaitzak jainkotzat hartzen ziren eta horregatik pentsatzen da aipatutako teonimoa egungo Toloño mendia zela. Ama Birjinaren santutegia aurreko toki sakratua kristautzeko asmoz eraikiko zen bertan. Izenak, gainera, mendikate osoa adierazten du, Conchas de Harotik Nafarroaraino, Kripanen (A) oraindik egiazta daitekeen bezala. Zoritzarrez, XIX. mendeko geografoek Logroño ondoko muino baten izena den Cantabria erabili zuten mendikate hau adierazteko, oker, bistan denez.

0