Aurkitu zure izena

Primary tabs

Mariabaztan

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Honen osagaiak Maria eta Baztan nafar ibarraren izena dira. Sunbillan (N) aurkitu dugu, 1553an (Maria baztan).

Mariaka

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Aramaioko Andre Mariaren baseliza. lehengo eraikuntza 1936an erre zen eta berria 1981ean eraiki zuten. Mandazain batek aurretik igarotzen zen bakoitzean otoitz egiten omen zion. Egun batean bidelapur batek lepoa moztu omen zion labankada batez, eta une hartan mintzo batek apaiza esnatu omen zuen, "Mariekara untzinuaz" esanez.

Mariamendaro

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Honen osagaiak Maria eta Mendaro herri izena (G) dira. Malerrekako Oteitzan (Doneztebe, N) kausitu dugu, XVI. mendean (Maria mendaro de Narbarte).

Mariamikele

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Maria eta gizon izena zen Mikele dira honen osagaiak. Donezteben ageri da, 1530ean (Maria mjquele).

Mariandreko

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Maria eta Andreko izenak dira honen osagaiak. Pasaian (G) ageri da, 1457an (Mariandreco de Laborda). Ez dakigu bigarren izenaren oinarrian Andreo-ren Andre aldaera dugun (Andres, alegia) ala femeninoetan ohikoa den andre izen arrunta. Nolanahi ere, garbi dago bukaeran -ko atzizki hipokoristiko ezaguna dagoela.

Marianton

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Mari eta Anton gizon izena dira honen osagaiak. Donezteben (N) ageri da, 1645ean (Mari anton).

Mariapaule

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Maria eta Paule (Paul, Paulo) gizon izena dira honen osagaiak. Sunbillako (N) dokumentazioan ageri da, 1655ean (Maria paule de lacoyzqueta).

Mariapetriko

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Honen osagaiak Maria eta Petriko izenak dira. Iturengo (N) Mariapetrikorena oikonimoaren oinarrian dago (1607tik aitzina).

Mariarano

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Honen osagaiak Mari eta Arano herri izena (N) dira. Donezteben (N) 1566an aurkitu dugu lehenengoz (Mari arano Joancorena; Maria arano muger de eztebe de gaztelu; Mari arano hija de adame; Mari arano Lopetorena; Maria arano de joancote).

Mariarbel

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Honen osagaiak Maria eta arbel izen arrunta dira. Donezteben (N) aurkitu dugu, XVI. mendean (Maria arbel).

Mariartze

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Honen osagaiak Mari antroponimoa eta Donamariako (N) Artze auzoaren izena dira. 1590ean aurkitu dugu lehenengoz, Doneztebeko (N) dokumentazioan (Joanes de Mariarce).

Mariasunbil

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Honen osagaiak Maria eta Sunbil (Sunbilla) herri izena dira. Sunbillan (N) ageri da, XVI. mendean (Maria Sunbil).

Mariaurra

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Honen osagaiak Maria eta haurra izen arrunta dira. Bigarren hau haurride gazteenak eraman izan du orain arte Luzaide (N) bezalako herrietan, beste ahizpa bat ere (edo gehiago) Maria zenean, elkarrengandik bereizte aldera. Xede bera lortzeko ttipi ere erabili izan da, haundi-ri kontrajarririk, eta ez bakarrik Maria izenarekin. 

Mariaxuri

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Honen osagaiak Maria pertsona izena eta zuri adjektiboaren aldaera adierazkorra datekeen xuri dira. Nuinen (N) ageri da, 1546an (Maria xurj). Aldaera: Marizuri.

Maribeltz

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Honen osagaiak Mari emakume izena eta beltz adjektiboa dira. Arizkungo (N) Maribeltzenea (1826) oikonimoaren oinarrian dago. 

Maribertiz

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Honen osagaiak Mari eta Bertiz toki izena (N) dira.

Marieder

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Honen osagaiak Mari izena eta eder adjektiboa dira. 1728an Maria Ederra dokumentatzen da Pasaian (G), eta, bestalde, orain hamarkada batzuk Marieder zeritzan emakumea, Garazikoa bera (NB), ari izan zen lanean Luzaideko ostatu batean (N). Subitzan (N) Mariederrena oikonimoa zegoen XVI. mendean. 

Mariederko

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Marieder izenaren hipokoristikoa zela dirudi. Iturengo (N) Mariederkorena oikonimoan ageri da, 1661etik aitzina.

Marieta

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Maria izenaren Erdi Aroko hipokoristikoa (Marieta, Etxabarri, N), eta Arabako herria.

Mariezkurra

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Honen osagaiak Mari antroponimoa eta Ezkurra herri eta ugalde izena dira. 1539an ageri da, Ezkurrako (N) oikonimo baten oinarrian ("Joanes de mariezcurrarena").

Orriak