Aurkitu zure izena
Primary tabs
Loxa
Nafarroako Argiñaritzen (Lucretius Proculus Loxae) eta Xabierren (Aemilia Paterna Losae) aurkitutako idazkunetan ageri den izena.
Luar
Leireko dokumentazioan aipatzen da, 1112an (castro Luar). Aragoiko Loarre gaztelu ezagunaren izenaren aldaera da.
Luberri
Jose Manuel Estonba (Irun, 1916) idazlearen goitizena. Bergaran eta Derion irakasle egon ondoren Ekuadorrera joan zen misiolari. Hiru lan argitaratu ditu: Izartxo, Etxepare eta Urgoitiko mutilak.
Luka
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko izena.
Lukadia
Erdi Aroan ageri den Leokadia izenaren aldaera. 1053an dokumentazen da Valpuestan ("Ego Lucadie et filio meo Nunu").
Luke
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Lucia izenarentzat ematen den baliokidea.
Luki
Elkarrekin lotutako bi adiera ditu honek: animalia izena da lehenik ('azeria', Euskal Herriko mendebaldean) eta Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n jasotako pertsona izena gero. Etorkia, bi adieren sorburua, latineko Lucius antroponimoa da (ikus Luzio). Hizkuntza askotan azeriaren izena tabua da eta ezin da esan.
Lur
Lurra, izaki eta gizaki ororen bizilekua, Ilargiaren eta Eguzkiaren ama da. Europa osoan hartu izan da jainkotzat, bizi iturria baita. Gure arteko Mari, esaterako, Lurraren irudikatzea dateke. Berarekiko lotura hartzuloen alderako jaieran ikusten da. Aldaera: Lurra.
Lurda
Biarnoko hiri ezaguna, frantsesez Lourdes deitua eta gaskoiz Lorda. Hemen, 1858. urtean, Andre Maria agertu omen zitzaion Bernadette Soubirous izeneko neskatilari eta horrezkeroztik erromes toki garrantzitsuenetakoa bihurtu da Europan. Jaia otsailaren 11n ospatzen da. Baliokideak: Lourdes (gaz. eta fr.) eta Lorda (Bearn).
Luze
Erdi Arotik gaurdaino iraun duen izena, goitizen moduan baizik ez bada ere. Erdi Aroan, Europa osoan, usaiakoa zen adjektiboak jendea izendatzeko erabiltzea.
Madalen
Madalen Busturiko
gauean gauean
errondean dabiltza
zure portalean
Ai Madalen Madalen
ai Madalen
Zure bila nenbilen
orain baino lehen
Hasi goiko kaletik
eta bekoraino
ez da ederragorik
Madalentxo baino
Ai Madalen Madalen
Madalen gaixo
Madalenek edaten du
edari gozoa.
Madari
Euskal Herrian arrunta den zuhaitza (Pyrus sp., 'udareondoa'). Fruituengatik normalena etxe ondoan izatea den arren, basoan ere ateratzen da, bere baitarik.
Maia
Alfontso erregeak Elgeta (G) hiria sortu zuen lekuaren izena eta Mendaro eta Mutrikuren arteko mendatearena. Elgetako parrokia Andre Mariari eskainia dago eta jaiak abuztuaren 15ean dira. Maya Baztango Amaiur (N) herriaren gaztelaniazko izena ere bada.
Maialen
Maddalen-en aldaera eta izen arrunta. Maialen Bizkaian maiatzaren lehenari deitzen zaio: "Maialen eguna, esne eguna". Tradizioaren arabera, egun honetan esnea edaten duenak ez du urte osoan buruko minik izango.
Maide
Gauez tximinietatik jaisten den izaki mitologikoa, laminen laguna dena. Zuberoan harrespilak (beste lekuetan 'jentil baratzak' deituak) egin omen zituzten. Oiartzunen (G) Maidezulo deritzan haitzuloa dago.
Maider
Honek bi iturri ditu: Mari eta Eder hitzen bat egitea lehenik, eta Zuberoan 'jentila' adieraz erabiltzen den izena gero.
Maiora
Ohiko izena Erdi Aroan; 1311n Erriberrin (N) agertzen da eta XVI. mendean Butroen (B). Aipatzekoa da Nafarroako Antso Nagusia erregearen emazteak izen hau hartu zuela ezkondutakoan.