Aurkitu zure izena

Primary tabs

Lexoti

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Jose Manuel Etxegoien (1865-1937) eta Jose Luis Lekuona (Oiartzun, 1925) bertsolarien izengoitia. Bigarren honen bertsoak Lexoti Bertsolaria liburuan daude bildurik.

Lexuri

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Zaraitzuko (N) euskaldunek Leire adierazteko erabiltzen zuten izena.

Leza

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Arabako Errioxako herria eta Andre Mariaren irudia. Guardiako museoan dagoen Lezako Ama Birjina erromanikoa da; honetaz gain badaude beste bi irudi: aski egoera txarrean dagoen bat, aipatutako irudi erromanikoaren XVI. mendeko kopia dela ematen duena, eta Arrosarioko Andre Mariarena.

Lezaeta

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Larraun ibarreko herria (N) eta Andre Mariaren eliza. Bai eraikuntza eta bai irudia XII. mendearen amaierakoak bide dira. Jaieguna abuztuaren 15ean da.

Lezeta

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Andre Mariaren baseliza, Uribarri Haranekoa (A), 1774an desagertua. Herri horretatik Iturretara zihoan bidean zegoen.

Leziza

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Andimendiko gaina (1.350 m), Nafarroan. Lezizako ugaldea Ergoieneko ubiderik garrantzizkoenaren izena da.

Lezo

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Gipuzkoako herria, bertako Kristo Santuaren-gatik ezaguna.

Libe

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Libia-ren baliokidetzat ematen den forma. Libia Afrikako herrialdea da, baina etorkiz izen mitologikoa dugu, Epafo eta Menfisen alaba eta Poseidonen emaztea izan baitzen. Erromatar inperioan Libia eta Libio aski ponte izen usuak izan ziren. Jaieguna ekainaren 15ean ospatzen da.

Liboa

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Liboa auzoko Andre Mariaren baselizari Jainko esaten diote, Arrietan (B). Iturritza historialariak antzinako parrokia zela dio. XIX. mendera arte irudia herriz herri eramaten zuten, izurriei aurre egiteko, bai eta lehorte garaian ere, euria eskatzeko. Jaia irailaren 8an, 9an eta 10ean da. Uztailaren 31n, Loiolako san Ignazio egunean, irudia Gaztelugatxeko Done Joanera eramaten da.

Lide

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Lidia izenarentzat ematen den euskal baliokidea.

Lier

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Mutiloa (G) herrian dagoen Liernia-ko Andre Mariari zor zaio gizon izen hau.

Liernia

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Mutiloa (G) herriko Andre Mariaren baseliza. Hona haurrik gabeko bikoteak eta esnerik ez duten amak etortzen dira laguntza eske. Haur jaio berriak ere eramaten zaizkio, babesa eman diezaien. Jaia irailaren 8an egiten da.

Ligi

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Atharratzeko (Z) kantonamenduko herria, frantsesez Licq deitua. Honen lehen aipamena 1386koa da.

Liginaga

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Atharratzeko (Z) kantonamenduko herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Herriaren lehengo aipamena 1080. urtekoa da. Daitekeena da Aimeric Picaud-ek XIII mendean eginiko liburuan aipatzen duen Arnaldus de Guinia bertakoa izatea. Elizaren absidea erromanikoa da. 1327an Eneko izeneko gizon bat bizi zen herrian.

Likoa

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Mendexa (B) herriko auzoa eta Andre Mariaren eliza.

Lili

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Hitz arrunta da ('lorea'), bai eta Ekain haitzulotik hurbil dagoen jauregi baten izena ere, Zestoan (G). Loreak Europako kulturan emakumearekin lotu izan dira beti. Gogoratu beharra dago Erromako Flora loreen eta udaberriaren jainkosa zela, eta kristauen artean ere liliak eta udaberria Ama Birjinarekin erlazionatu direla, eta, hedaduraz, emaztekiekin.

Lilian

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Ingeles etorkiko izena dugu Lilian, Elizabeth-en hipokoristikoetako bat. Baliokideak: Liliana (gaz.) eta Liliane (fr.).

Lirain

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Euskarazko adjektiboa ('lerdena eta, gehienetan, arina'). Gaur egun honelakoak ibiltzeak bitxia irudi badu ere, usadioa egon da hizkuntza gehienetan izenondoak antroponimotzat erabiltzeko.

Lizar

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Lizarra (Fraxinus excelsior) Europako herri batzuen mitologian zuhaitz sakratua izan da. Erdi Aroan Euskal Herriko lizarrak hagitz estimatuak ziren, lantzak egiteko biziki onak zirelako; horregatik, erregearen baimena behar zen landatzeko.

Lizardi

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Jose Mª Agirre (Zarautz, 1896 - Tolosa, 1933) idazlearen goitizena. Lauaxetarekin batera euskarak izan duen olerkaririk hanSabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegianetakoa dugu Lizardi, nahiz eta 37 urte baizik ez zituela hil. Euzko-Deya-n hasi zen idazten euskararen aldeko langile porrokatua izan zen hau.

Orriak