Lili
Sexua:
Neska
Toponimoa da:
Ez
Jatorria:
Hitz arrunta da ('lorea'), bai eta Ekain haitzulotik hurbil dagoen jauregi baten izena ere, Zestoan (G). Loreak Europako kulturan emakumearekin lotu izan dira beti. Gogoratu beharra dago Erromako Flora loreen eta udaberriaren jainkosa zela, eta kristauen artean ere liliak eta udaberria Ama Birjinarekin erlazionatu direla, eta, hedaduraz, emaztekiekin. Euskal kantu zaharretan, Europa osoan bezala, lorea izan ohi da andrearen irudia. Ingelesez Lily lore baten izena ez ezik Elizabeth-en hipokoristikoa ere bada. Aldaerak: Lore eta Lorea.