Lizar
Sexua:
Mutila
Toponimoa da:
Ez
Jatorria:
Lizarra (Fraxinus excelsior) Europako herri batzuen mitologian zuhaitz sakratua izan da. Erdi Aroan Euskal Herriko lizarrak hagitz estimatuak ziren, lantzak egiteko biziki onak zirelako; horregatik, erregearen baimena behar zen landatzeko. Bikaintasun horri zor zaio gaztelaniaz fresno común 'lizar arrunta' edo de Bizkaia 'Bizkaikoa' deitzea (hemen Bizkaia Euskal Herria da).