Libe

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Libia-ren baliokidetzat ematen den forma. Libia Afrikako herrialdea da, baina etorkiz izen mitologikoa dugu, Epafo eta Menfisen alaba eta Poseidonen emaztea izan baitzen. Erromatar inperioan Libia eta Libio aski ponte izen usuak izan ziren. Jaieguna ekainaren 15ean ospatzen da. Baliokideak: Libia (gaz.) eta Libbie (fr.).

0