Kontxesi

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Andre Mariaren adbokazio hau VII. mendean hasi zen ospatzen Bizantzion, baina 1310 arte ez zen festatzat finkatu. 1854an Eliza Katolikoak Andre Maria sortzez bekatugabea zela jarri zuen dogmatzat. Jaieguna abenduaren 8an da. Aldaerak: Izortza, Kontzeziona, Orbange, Sorkunde eta Sorne (Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia). Baliokideak: ConcepciĆ³n (gaz.) eta Conception (fr.). Gogoratu Iztuetak Kontxesiri idatzitako olerkia: "Maite bat maitatzen dut maitagarria".

0