Izaro

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Bai
Jatorria: 

Bermeoko (B) uhartea eta Andre Mariaren antzinako baseliza. XVII. mendean frantziskotarren komentua izan zen bertan. Magdalena egunean Izarora joaten dira bermeotarrak eta, beren jabegoa azaltze aldera, uretara teila bat botatzen dute. Kondaira baten arabera monasterioko fraile lego bat Kanalako neska batez maitemindurik omen zegoen eta gauero joaten omen zitzaion bisita egitera, igeriketan, neskak piztutako argia lagun. Komentuko abadeak frailearen ibileren berri izan omen zuen, eta, ekaitz gau batean, argia labarretan piztu omen zuen eta maitale gaixoa bertan ito.

0