Haritz
Sexua:
Mutila
Toponimoa da:
Ez
Jatorria:
Haritza (Quercus sp.) zuhaitz sakratua izan da Euskal Herrian, erromatarren garaian (I-III m.) ageri den Arixo jainko izenean ikus daitekeen bezala, hau haritz-ekin loturik badago bederen. Ezbairik gabe ezagunena Gernikakoa da, baina Enkarterrin ere bazen beste bat, Avellanedan, frantsesek erre zutena. Aldaera: aretx, mendebaldeko euskaran. Bizkaiko armarrian eta Euskaltzaindiarenean zuhaitz hau bera ageri da.