Aurkitu zure izena
Primary tabs
Gastea
Erdi Aroan aurkitzen dugu euskal izen hau (Gastea d'Alçayaga, Lesaka, N, 1366, Gastea d'Espaster, Bilbo, 1464). Itxuraz Gartzea-ren aldaera da eta gazteaeuskal izenondo ezagunarekin loturik dago. Gasteiz toponimoaren oinarrian dagoela dirudi.
Gasteiz
Arabako hiriburua eta Andre Mariaren eliza. Gartzia, Gartzea, Gartze-ren aldaera den Gaste(a) antroponimoaren eratorria da, jabegoa adierazten zuen -i(t)z atzizkiaren bidez. Azken honek latineko genitiboan du iturburu.
Gaston
Erdi Aroko izena; lehendabizikoz Leiren aurkitzen dugu 1124an. 1417an Balmasedako (B) Gaston Aiala agertzen da banderizoen borroketan.
Gatzarrieta
Gatzarrietako Andre Mariaren baseliza Abadiñoko (B) Urkiola auzoan zegoen, galtzada zaharraren ondoan, Untzillatx mendiaren magalean, hainbeste argazki egin zaizkion baserriaren atzean. Ama erdi berriak joaten ziren bertara laguntza eskatzera. 1803an bota zuten. Osagaiak gatzarri izen arrunta eta -eta leku-ugaritasunezko atzizkia dira.
Gauargi
Mitologiako pertsonaia. Gauez argi itxuran agertzen den izakia izendatzen du. Leku batzuetan Inguma-tik babesteko eskatzen zaio: Hi, aldiz, jin hakitalaGauargia.
Gaueko
Gauez etxeetatik kanpo bizi den izaki mitologikoa, gauaren beraren irudikapena dena. Honek gauez etxetik landa egiten den lana zigortzen du, eta bereziki harrokeriagatik edo apustu egiteagatik etxetik irteten direnak. Ataunen (G) behin neska talde bat goruetan ari omen zen, eta haietako batek urrutiko iturri batetik ura ekarriko zuela esan omen zuen.
Gautegiz
Bizkaiko herria eta Andre Mariaren eliza. Bertan bada XIX. mendean Eugenia Montijok, Frantziako enperatrizak, X. mendean Antso Gartziak eraikitako dorre baten gainean goratu zuen gaztelu eder bat.
Gazeta
Andre Mariaren bi adbokazio daude izen honekin, bata Gasteizen eta bestea Elorrion (B). Gasteizko ermita desagertutako Gaz(a)eta herriko eliza zen; Elorriokoa Gazeta auzoan dago. Bigarren honetan abuztuaren lehenengo larunbatean ospatzen da kofrakideen festa. Errege egunean erromeria, idi probak eta jaia egiten dira
Gaztelu
Andre Mariaren bi adbokazio daude izen honekin: Burgikoa eta Erronkarikoa, biak Nafarroan. Hauetaz gainera Leinzko Dorletakoa (G) dugu (ikus Dorleta sarrera), Gaztelueta-koa ere deitu dena. Burgiko Andre Maria XIII. mendekoa da eta izena herriaren ondoan zegoen gaztelutik datorkio. Erronkarikoa XII. mendekoa da eta antzinako gazteluaren lekuan dago.
Gebara
Arabako herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Hemengo jaunak garrantzizkoenetakoak izan ziren ahaide nagusien arteko gerletan, XV. mendean, ganboatarren buru baitziren. Karlistaldietan soldadu foruzaleek gaztelua babeslekutako erabili zuten. Donejakue bidearen ondoan dago eta badirudi Andre Mariaren baseliza bat izan zela bertan. Jaia abuztuaren 15ean egiten da.
Gendule
Erdi Aroko euskal izena. Iruñerrian Guendule Sanz ageri da 1002. urtean. Nafarroako herri baten baino gehiagoren izena den Gendulain toponimoaren oinarrian dago. Erdarazko baliokidea Centol dela dirudi (Pascoal Çentol, Lizarra, 1366, Çentol Peres de Oria, Segura, 1453). Aldaera: Gindul.
Gentzane
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Paz-en baliokidetzat ematen den izena.
Gentzen
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Genciano-ren baliokidetzat ematen da. Izen hau latineko Gentianus-etik atera da, eta hau Gentius-etik. Jaieguna abenduaren 11n da.
Gerbasi
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Gervasio-ren baliokidetzat ematen da. Germaniar jatorriko izena da, etimologia ilunekoa. San Gerbasio martiria III. mendean bizi izan zen Erroman, anaia Anbrosiorekin batean. Jaieguna ekainaren 19an da. Baliokideak: Gervasio (gaz.) eta Gervais (fr.).
Gereña
Arabako herria, Zalla ibaiaren ertzean dagoena. Aipurik zaharrena 1025. urtekoa da.
Gergori
Gregorio izenaren aldaera. Iruñeko euskaldunek San Gregorioko dorreari Done Gergori esaten zioten. S. Aranak Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n bildu zuen izen hau.
Gerinda
Orbaibar eta San Martin Unxen arteko mendia (N, 881 m), azken urteotan bertan ezarritako haize errotei esker ezaguna.
Gerizpe
Izen arrunta ('babeslekua', 'itzala'), duen adiera dela bide antroponimotzat erabilia. Europan usaiakoa da babesa adierazten duten hitzak Andre Mariarekin lotzea, kristau guztien Ama baita.
Gernika
Bizkaiko Foru Zaharrean Gernikako Antiguako Andre Mariaren eliza agertzen da, bertan egiten baitziren batzarrak eta foruen zin egozteak. Beste leku batzuetan bezala Antigua jatorrizkoari deitu zitzaion, hirigutuna lortzean Andre Mariaren eliza berria eraiki zutenean. Gernikako parrokia ere Andre Mariari eskainita dago. Jaia abuztuaren 15ean ospatzen da.
Gillarte
Kuartango (A) ibarreko herria eta Andre Mariaren eliza. Aski hondaturik dagoen egungo eliza 1735ean eraiki zuten, lehengoa ordezkatzeko, herritik urruti baitzegoen.