Gatzarrieta

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Gatzarrietako Andre Mariaren baseliza AbadiƱoko (B) Urkiola auzoan zegoen, galtzada zaharraren ondoan, Untzillatx mendiaren magalean, hainbeste argazki egin zaizkion baserriaren atzean. Ama erdi berriak joaten ziren bertara laguntza eskatzera. 1803an bota zuten. Osagaiak gatzarri izen arrunta eta -eta leku-ugaritasunezko atzizkia dira. Gatzarriak, bistan denez, aziendei gatza emateko erabili izan diren harriak dira.

0