Aurkitu zure izena

Primary tabs

Eusa

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Ezkabarte (N) ibarreko herria. Aipatzekoa da bertako eliza erromaniko ederra. Nabarmentzekoa da, orobat, bere elizpe edo aterpea, Euskal Herrian horrelako gutxi baitaude. Ezkabarteko baselizetara egiten ziren beiletan Eusako gurutzea eramaten zen aurrena.

Eusebi

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n Eusebio-rentzat proposatutako baliokidea. Ikus izen hau.

Eustake

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Eustaquio-ren baliokide femeninotzat ematen den izena.

Eustaki

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Eustaquio-ren baliokidetako ematen den izena. Ikus Eustakio

Eustase

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Eustasio-ren baliokide femeninotzat ematen den izena.

Eza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Aritzala (N) herriko Andre Mariaren baseliza. Bertan monasterio bikoitza -lekaimeena bata, lekaideena bestea- eta herrixka egon ziren. Lehen aipuak XI. mendekoak dira, Gartzia Naiarakoa nafar erregeak monjeei eman zienekoak. XX. mendearen erdialdean hustu zen. 1164an Andere Landerra zeritzan emakume bat bizi zen bertan.

Ezka

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Nafarroako ugaldea, Belaguan (N) jaio eta Erronkari ibarra igarotakoan ura Aragoi ibaian isurtzen duena.

Ezkaba

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Ezkabarte ibarreko (N) herrixka eta mendia, Iruñeko mugakoa. Gailurrean zegoen Done Kristobare-ko ermitak XIX. mendearen hasiera arte iraun zuen zutik eta mendiaren jatorrizko izena baztertu zuen, nahiz ez erabat, El Perdón-ek Erreniega zokoratu duen era berean. Ermita zegoen tokitik hurbil oroitzapen iluneko gotorlekua dago.

Ezkai

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Orbaitz (N) herriko aurkintza, XX. mendearen hasieran desagertutako herri txiki bati dagokiona. Lehendabiziko aipamena 1096. urtekoa da; XV. mendean herriko bizilagun guztiak kapareak ziren.

Ezkanda

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Aezkoako mendia (N).

Ezkati

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Anue ibarreko (N) herri hustua, egun aurkintza izentzat dirauena. San Nikolas eliza orain Olagueko hilerriko kapera da.

Ezkaurre

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Izabako mendia; badirudi izena Ezka ugaldearenarekin erlazionaturik dagoela.

Ezker

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Euskal Herrian ezker, ezkerra, ezkerro izengoitiak maiz erabili izan dira, pertsona bat ezkertia zela adierazteko.

Ezkidi

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Berriobeitiko (N) aurkintza. Toponimo honen osagaiak ezki (Tilia sp.) zuhaitz izena eta -di atzizkia dira.

Ezkioga

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Gipuzkoako herria, 1931n izandako agerpenengatik ezaguna. Izan ere, Anduaga izeneko lekuan Andre Maria agertu omen zitzaien neska-mutiko batzuei. Jarraitzaile asko izan zituen, 1934an Eliza Katolikoak gertaera ezetsi eta Anduaga-ra joatea debekatu zuen arte.

Ezkurra

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Andre Mariari eskainitako eliza duen Basaburu Txikiko herria (N) eta ugaldea. Jaiak abuztuaren 15ean dira.

Ezozia

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Soraluzeko (G) Andre Mariaren santutegia eta erreka. Beste herri batzuetan bezala, hemen ere eliza beste leku batean eraikitzen saiatu omen ziren baina alferrik, Ama Birjinak gauez gauza guztiak tokialdatzen baitzituen. Emakume ikusnahi bat zelatan jarri omen zen eta horren ondorioz begia galdu omen zuen (historia bera kontatzen da Errigoitin, Bizkaian, beste askoren artean).

Eztegune

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Gaztelaniazko Desposorios (de Nuestra Señora) izenarentzat Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n ematen den baliokidea.

Eztia

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erleek sortzen duten gai gozoa. Eztia emakumearen irudiarekin lotu izan da Europako kulturan. Aldaera: Eztiñe.

Eztiñe

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Ezti hitza eta S. Aranaren laneko -ñe atzizki femenino berria erabiliz asmatutako izena.

Orriak