Gaueko

Sexua: 
Mutila
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Gauez etxeetatik kanpo bizi den izaki mitologikoa, gauaren beraren irudikapena dena. Honek gauez etxetik landa egiten den lana zigortzen du, eta bereziki harrokeriagatik edo apustu egiteagatik etxetik irteten direnak. Ataunen (G) behin neska talde bat goruetan ari omen zen, eta haietako batek urrutiko iturri batetik ura ekarriko zuela esan omen zuen. Etxetik atera omen zen, baina bidean galdu eta ez omen zen berriro agertu. Haizearen txistuarekin batean, hala ere, hauxe aditu omen zuten etxean gelditu zirenek: Gaua gauekoarentzat eta eguna egunezkoarentzat.

0