Aurkitu zure izena

Primary tabs

Ederra

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Esanahi argia duen Erdi Aroko euskal izena, Nafarroan 1036an dokumentatua. Aldaera: Ederne.

Edunxe

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Akitaniako St. Gaudens herrian aurkitutako erromatarren garaiko (I-III mendeak) hilarri batean agertzen den emakume izena.

Edur

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n ageri den Edurne-ren gizonentzako ordaina. Edur 'elurra' bizkaierazko hitza da, euskalki honetan egin baitzen aipatu santu izendegia.

Edurne

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko (Nuestra Señora de lasNieves-en euskal baliokide femeninotzat proposatutako izen hau izan da arrakasta gehien eduki dutenetako bat. Oinarrian mendebaldeko hizkeretako edur 'elurra' dago; atzizkia S. Aranaren lanean emakume izenak sortzeko erabiltzen den -ne da.

Edurra

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Mendebaldeko hizkeretako izen arrunta da ('elurra').

Edurtzeta

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Bi dira izen honetako Andre Mariaren adbokazioak: Muxikako (B) Gorozika auzoko baselizakoa eta Markina-Xemeingo (B) Iruzubietakoa. Bigarren honen jaia abuztuaren 5ean da, baina erromeria hurrengo igandean egiten da. Gorozikakoa ere abuztuaren 5ean zen, gaur egun ospatzen ez den arren. Aldaerak: Edurne (Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia) eta Edurtza.

Ega

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Mediterraneoar isurialdeko ibaia eta Erdi Aroko izena. 1094an Ega Gutier zeritzan batek putzu bat zuen Añana (A) herrian. Hau, alabaina, Aita-ren Etxa aldaeraren irudikatze grafikoa ere izan liteke.

Egia

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Euskarazko izen arrunta.

Egiarte

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Deierri (N) ibarreko Andre Mariaren baseliza. Ama Birjina nekazari bat goldaketan ari zenean agertu omen zen, Allotz eta Lakar herrien arteko mugan, eta horregatik bi herriek nahi omen zuten. Azkenik, baseliza irudia aurkitutako lekuan eraikitzea erabaki omen zen, bi herriena izateko. Bada aurkikundeaz mintzo den kanta. Jaiak abuztuaren 11n eta irailaren 8an dira.

Egieder

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Paulino Solozabal (Markin-Etxebarria, 1912) idazlearen goitizena. Hainbat aldizkaritan idatzi du eta Uskeriak, Urre-bizitza, Gizonetan eta Erri Arnasaizeneko liburuak eman ditu argitara.

Egillor

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Olloibarko (N) herria eta Andre Mariaren adbokazioa. XIII. mendearen amaierako irudia Done Mikelen elizan dago gorderik. Kataluñako Arte Museoan bada ohol gainean egindako Egillorko margolan bat. Herriaren lehendabiziko aipamena 1099. urtekoa da; Zeia Zarra zeritzan monasterioko lurrak berrotzeagatik izandako epaiei zor zaie. Herriko jaiak irailaren 29an dira.

Egoitz

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Euskal Izendegian bildutako izena.

Egokiñe

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Beste batzuetan bezala herriak sortutako izena da hau, gaztelaniazko Justa-ren baliokidea. Osagaiak egoki adjektiboa eta -ñe bukaera femenino berria dira.

Eguantza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Goiznabarra, goiztiria, egunsentia edo eguantza beti miretsi eta gurtu izan da, eguzkiaren eta biziaren itzulera adierazten duelako. Arrazoi honengatik etxeak, eliza erromanikoak, eta zaharragoak diren neolito garaiko trikuharriak ere Ekialdera begira eraiki izan dira. Baliokideak: Goizalde, Goizargi, Goiztiri, eta Goizane.

Eguen

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Euskal Herriko mendebaldean 'osteguna' adierazteko erabiltzen den izena.

Eguzki

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Munduko erlijio zahar guztietan egon da Eki edo Eguzkiarekiko jaiera, hori baita bizitzaren iturria. 

Eguzkia

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Munduko erlijio zahar guztietan egon da Eki edo Eguzki-arekiko jaiera, hori baita bizitzaren iturria. Euskal mitologian Eguzkia -Ilargia bezala- Lurraren alaba da, emea beraz, eta gauero elkartzen da amarekin. Aldaerak: Eguzkiñe, Ekia eta Ekiñe. Zenbait lekutan hauxe esaten da iluntzean: "Eguzki amandrea badoa bere amagana".

Eguzkiñe

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Beste batzuetan gertatzen den bezala, herriak sortutako izena da hau, S. Aranaren bideari jarraikiz. Oinarria, bistan denez, eguzki da eta bukaera aipatu autorearen bideko -ñe atzizki femeninoa

Eider

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Eideard gaelikoz (Eskozian eta Irlandan) Edward izenaren aldaera da. Europako iparraldean hegazti bati deitzen zaio honela.

Eilo

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroan oso arrunta zen izen hau, Araban bereziki. 1025. urtean, esaterako, Valpuestako kartularioan ageri da. Aldaerak: Elo eta Eilon

Orriak