Bikendi
Sexua:
Mutila
Toponimoa da:
Ez
Jatorria:
Euskarazko Binkenti, Bikenti edo Bikendi latineko vincens 'garaile' hitzetik sortutako Vincentius izenetik dator. Kristauen artean arrakasta handia izan zuen, deabrua garaitu nahia adierazten zuelako. 991n Vincenti aurkitzen dugu Apardozen (N), baina aitzinago, erdararen eraginez antza, Bizentenagusitu zen eta goian aipatu formak hagionimian baizik ez ditugu kausitzen. Beste aldaerak Bingen (Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia), Bizen, Bizente eta Iparraldeko Bixintxo dira. Baliokideak: Vicente (gaz.) eta Vincent (fr.).