Aritzeta

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Errioxako Andre Mariaren adbokazioa. Osagaiak haritz dendronimoa eta -eta atzizkia dira. Gogoan izan behar da luzaz euskara izan dela erkidego horretako alderdi bateko hizkuntza. Merino Urrutiari esker badakigu, adibidez, Ojacastroko (Lo) bizilagunek XIII. mendean, atxilotuz gero, euskaraz mintzatzeko eskubidea zutela: "... el ome de Oia-Castro si le demandase ome de fuera de la Villa o de la Villa que el recudiese en vascuence".

0