Antonio

Sexua: 
Mutila
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Erromako familia baten izena zen Antonius-etik; latinez erabili arren badaiteke etorkiz etruskoa izatea. San Antonio abadea Egipton bizi izan zen IV. mendean eta oso ezaguna da basamortuan zegoenean deabruak pekatuan erorarazteko egindako ahaleginei eusteagatik. Jaiegunak ekainaren 13an (Paduakoa) eta urtarrilaren 17an (abadea) dira. Aldaerak: Anton eta honen hipokoristikoak diren Antton eta Antxon, DIE laneko Andoni-z gainera. Euskal Herrian oso ezaguna da Urkiolako (B) jaia, besteak beste ezkongaiak ezkontide eske joaten direlako. Baliokideak: Antonio eta Antón (gaz.) eta Antoine(fr.).

0