Antso

Sexua: 
Mutila
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Latineko Sanctius-etik (sanctus 'donea' hitzetik) atera zen euskal izen hau, San(t)zo eta San(t)so bitarteko zirela. Nafarroako erregeen izena izan zen, eta hau dela medio aski entzute handia erdietsi zuen. Oihenartek XVII. mendean bildutako atsotitzetako batean ageri da: "Anxo limosnari, urde ebatsiaren oinak dematza beharrari". Jaieguna ekainaren 5ean da. Aldaerak: Antxo, Santso, Santxo, Santzo... Baliokideak: Sancho (gaz.) eta Sanche (fr.).

0