Aurkitu zure izena
Primary tabs
Mesantza
Uda / Trebiñoko herria eta Andre Mariaren eliza balio handikoa. Bertan bada Pizkunde garaian margotutako erretaula. Jaia abuztuaren 15ean da.
Mezkia
Donemillaga udalerriko herria (A) eta Andre Mariaren eliza. Herria Bordeletik Astorgara zihoan erromatar galtzadaren ondoan zegoen; inguruetako hondakin erromatarrak dira aspaldi izan zuen garrantziaren lekuko. Erdi Aroan ospitalea egon zen bertan. Jaia abuztuaren 15ean da. Inguruan bada Birjinestrada ('Birjinaren estrata') izeneko aurkintza.
Mikel
Hebreerako Mikha'el ('nor Jainkoa bezala?') izena Michael bihurtu zen grezierako eta latineko itzulpenetan. Mikel goiaingerua deabruaren kontra borrokatu ziren aingeruen buru izan zen, eta Apokalipsian Eliza irudikatzen duen emakume erdi berriaren zaintzailea. Azkeneko judizioaren egunean arimak pisatzeko ardura izango du. VI.
Mikela
Hebreerako Mikha'el ('nor Jainkoa bezala?') izena Michael bihurtu zen grezierako eta latineko itzulpenetan. Mikel goiaingerua deabruaren kontra borrokatu ziren aingeruen buru izan zen, eta Apokalipsian Eliza irudikatzen duen emakume erdi berriaren zaintzailea ere bai. Azkeneko judizioaren egunean arimak pisatzeko ardura izango du. VI.
Mikelats
Mariren semeetako bat dugu hau; bestea Atarrabi da. Euskal mitologian ekaitza eta harria bidaltzen ditu. Eskandinaviar mitologiako Thor jainkoak dituen antzeko ahalmenak ditu.
Mikeldi
Bilboko Museo Historikoan gorderik dagoen Durangaldeko idolo (bertan irodu deitua) ospetsuaren izena. Burdin Aroko zezen edo hartza da, hanka artean eguzkia eta ilargia dauzkana. Litekeena da Ama Lurraren irudia izatea.
Mikele
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Miguel-en baliokide femeninotzat ematen da, eta azken urteotan horrelaxe erabili da, baina XVII. mende arte gutxienez gizon izena zen. Lehen aldiz XIII. mendean aurkitu dugu, Iruñerrian (Miquele Iturriquo).
Mikeleitza
Mikelitza-ren aldaera da hau. Oñatin (G) agertzen da lehen aldiz, 1489an (Miqueleiza).
Mikelitza
Honen osagaiak Mikel(e) gizon izena, -(e)(i)tz atzizki patronimikoa eta genero femeninoa adierazten duen -a bukaera dira. 1581. urtean Miqueliza de Zañartu dokumentatzen da Oñatin (G). Aldaera: Mikeleitza. Baliokideak: Miguela (gaz.) eta Michelle (fr.).
Mirari
Mirari izen arrunta da euskaraz, mirakulu-ren adierakidea, eta azken urteotan arrakasta handia izan du antroponimotzat. Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaur egun ezezaguna den Milarge proposatzen da (Nuestra Señora de los) Milagros-en baliokidetzat, eta orain maiz erabiltzen den Alazne (alatz 'mirari
Miren
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n agertzen diren emakume izenetan arrakasta gehien izan duenetako bat da hau. Aipatu liburuaren hitzaurrean esaten denez Miren izena ez da -e-z bukatzen, baina horrela utzi behar da, "Ama Birkiñaren ixena dalako".
Mirena
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposatutako gizon izena.
Mitxel
Mikel izenaren hipokoristikoa (ikus sarrera hau). Iruñerrian azaltzen da, 1366. urtean.
Molora
Andre Mariaren antzinako baseliza, Sartagudakoa (N). Irudia herriko elizan dago. Jaia abenduaren 15ean zen.
Monoza
Erdi Aroko izena, Munuza idatzirik ere aurkitzen duguna. Galar zendean, Nafarroan, Monoza Ortiz edo Munuza Ortiz agertzen da XIII. mendean.
Munain
Asparren (A) udalerriko herria eta Andre Mariaren eliza. Eraikuntza XII. mendekoa bada ere, atea hurrengo gizaldikoa da. Jaia abuztuaren 15ean da.
Mundaka
Busturialdeko herria (B), Biosferaren Erreserbatzat izendatua den Urdibai alderdikoa, eta Andre Mariaren baseliza.
Munia
Erdi Aroko izena. Honela deitu zen Antso Nagusiaren emaztea, erregearekin batean Oñako (Bu) monasterioan ehortzirik dagoena.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- hur ›
- azkena »