Aurkitu zure izena

Primary tabs

Munina

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena. 865. urtean azaltzen da Valpuestan, Munnina idatzirik. Munio, Munnio-ren aldaera femeninoa zela dirudi.

Munio

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroan maiz aurkitzen dugu. Arabako mendebaldean antroponimorik erabilienetako bat izan zen X-XII. mendeetan, eta Bizkaian ere agertzen da dokumentaziorik zaharrenean. Nafarroan Munio Berascoiz dugu 1033. urtean.

Muntsaratz

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Abadiñoko (B) Andre Mariaren ermita, Muntsaratz dorretxearen ondokoa. Aski arrunta izan da Ama Birjinaren baselizak dorreei datxezkielarik egotea. Barruan badira latinezko idazkunak dituzten bi hilarri, eta horietako batean Jauninco hitza agertzen da. Jaia irailaren 8an eta hurrengo igandean da.

Murgia

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Zuiako (A) herria eta Andre Mariaren eliza.

Murueta

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Busturiko (B) Andre Mariaren ermita, gaur egun desagertua. Elizaren aurreko zelaian zegoen.

Murugarren

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Murugarren hiribilduko Andre Mariaren eliza ermita bihurtu zen Garesek (N) hura barrendu zuenean. Deierrin (N) ere bada Murugarren herria.

Muruzabal

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Tirgo (Lo) herriko Andre Mariaren adbokazioa eta Nafarroako herria.

Muskia

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Ataungo dermioa. Bertan ereiten omen zuten garia basajaunek. Gizakumeek ez omen zekiten ez laborea nondik lortu ez eta nola landu ere, Sanmartintxiki Muskiara joan eta gari ale batzuk eta lantzeko sekretua lapurtu zizkien arte.

Muskilda

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Otsagabiko (N) Andre Mariaren baseliza. Arrunt eraikuntza ederra da, erromanikoa, irudia bezala. Hau unai batek aurkitu omen zuen mendian. Herrikoek, ebatsi zuela uste baitzuten, kartzelara eraman omen zuten unaia eta elizara irudia, baina gauez biak mendira, Muskildara, itzultzen omen ziren. Hau ikusita, herritarrek santutegia aurkikundearen lekuan eraikitzea erabaki zuten.

Musko

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko Amusko izenaren aldaera. Beharbada Muskitz (N) eta Muskiz (B) toponimoen oinarrian dagoke. XIV. mendean Aurizperri (N), Larraga (N) eta Mirandan (N) agertzen zaigu.

Mustio

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Agustin-en aldaera, Orbaibarko (N) toponimian ageri dena.

Muxika

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Bizkaiko herria. Izen honetako dorretxean Andre Mariaren baseliza egon zen.

Orriak