Aurkitu zure izena

Primary tabs

Maritza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Honen osagaiak Mari izena, -(e)(i)tz atzizki patronimikoa eta genero femeninoa adierazten duen -a bukaera dira. Ondarroan (B) 1495ean azaltzen da (Maryca d'Oma) eta Bergaran (G) 1502an (Mariza).

Mariurdin

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Mari eta Urdin gizon izena dira honen osagaiak. Lehen aldiz Erbitin (N) ageri da, 1551n (Mari urdin de herbinea).

Marizuri

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Honen osagaiak Mari ponte izena eta zuri adjektiboa dira. Lesakan (N) dokumentatzen da, 1609an (Mari çuri). Aldaera: Mariaxuri.

Markel

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko izena.

Markelin

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko izena.

Martiko

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Martie edo Marti izenaren euskal hipokoristiko zaharra.

Martitz

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Latineko Mars, Martis gerraren jainkoaren izenetik sortua. Euskal Herriko mendebaldean gaur egun astearteari martitzena ('Martitz-en, Marte-ren eguna', irudi duenez) esaten zaio.

Martitza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Honen osagaiak Marti gizon izena, -(e)(i)tz atzizki patronimikoa eta genero femeninoa adierazten duen -a bukaera dira. Gipuzkoan azaltzen da, XVI. mendean (Martiza). 

Matiena

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Abadiñoko (B) auzoa.

Matxalen

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Maddalen izenaren aldaera, mendebaldeko hizkeretan (Bizkaian, Araban eta Gipuzkoako mendebaldean).

Matxin

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Martin izenaren hipokoristikoa. 1366an Baztanen (N) ageri da, eta 1448an Arrasateren erreketa ospetsuan. Bilbon gatzaren gaineko zergaren kontrako altxamenduetako buruzagien izenetan oinarriturik matxinatu eta matxinada hitzak sortu ziren. 1596. urtean argitaraturiko Refranes y Sentenciasliburuan ere azaltzen da. 

Mazmela

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Eskoriatzako (G) auzoa eta Andre Mariaren eliza.

Meana

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Gasteizko Meana herri hustuko eliza izan zen ermita hau. Hura hustean lurrak Mendibil eta Gazteluren artean banatu zituzten eta eliza baselizatzat erabili, desagertu zen arte. Herria Erretxukumendi deitu alderdian zegoen.

Mellera

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Barrio (A) ondoko haitz baten gainean dagoen Andre Mariaren baseliza. 1175ean Aldonza zeritzan andre batek Bujedoko monasterioari eman zion.

Meñaka

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Andre Mariaren bi adbokazio daude Meñakan (B): Meñakabarreneko ermitakoa (itxuraz jatorrizko eliza zen), eta parrokiakoa. Jaia Pazko Maiatzekoaren hurrengo igandean egiten da, Etxezuriko zelaia-n.

Mendaur

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Malerrekako eta inguruetako (N) mendirik gorena (1.136 m). Lehen osagaia mendi dela dirudi, baina bigarrena ez da argia. Nafarroako beste toki anitzetan honekin zerikusia bide duten Mendur, Mandurro, Mendurro, Mendiurru,... tankerako izenak ditugu.

Mendeika

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Urduñako (B) auzoa eta Andre Mariaren eliza.

Mendia

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Arroizko (N) Andre Mariaren baseliza, izena dagoen aurkintzatik hartu duena. Herriaren goiko aldean dagoen santutegi honetan XIII. mendeko irudia gordetzen da. Munaingo (A) Andre Mariaren baseliza ere Mendia izeneko dermioan egon zen.

Mendigaña

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Aizkoa (N) eta Zildotz (N) herrietako Andre Mariaren baseliza. Lehenari buruz hau kontatzen da: gaixorik zegoen andre batek laguntza eskatu omen zion Ama Birjinari, eta honek, sendatu aurretik, Mendigaña-n ezkutaturik zegoen bere irudia aurkitu eta baseliza egiteko agindu omen zion. Egungo eraikuntza 1702an berritu zen, baina baditu aztarna erromaniko garrantzitsuak.

Mentzia

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena. Oñatin (G) agertzen da, 1531n.

Orriak