Aurkitu zure izena

Primary tabs

Malderra

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Aterperik ez dutenak babesten dituen Andre Mariaren izena. Jaieguna maiatzeko bigarren igandearen aurreko larunbatean da. Baliokidea: Nª Sª de los Desamparados (gaz.). 

Malen

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Madalen izenaren txikigarria gaur egun ponte izen moduan erabilia.

Mamariga

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Santurtziko (B) auzoa eta Andre Mariaren ermita, gaur egun aipatu auzo horretako parrokia dena. Irudia 1650ean aurkitu zuten itsasoan. Jaia irailaren 8an da.

Mami

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Jatorri iluneko izena, batzuen ustez grekoko mammé 'ama' hitzetik datorkeena. Herri-etimologia dela medio latineko mamma 'titia' hitzarekin lotu zen, eta gero inudeen zaindari bihurtu. Santi Mami III. mendeko santua da, Kapadoziakoa. Kondairak dioenez, bere burua babesteko basoan bizi izan zen, eta hain ona zen non piztia guztiak hezi baitzituen.

Mañarrieta

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Aperregi ondoko Andre Mariaren baseliza, Zuia ibarrean (A). 1138an Maria Lopiz-ek Najerako (Lo) monasterioari eman zion. XIX. mendearen erdialdean desagertu zen.

Manez

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Nafarroa Beherean maizkoa da Joanes-en hipokoristiko hau. Horregatik zuberotarrek manex aldaera erabili eta erabiltzen dute baxenabartarrak izendatzeko, bai eta, hedaduraz, gainerako beste euskaldun guztiak izendatzeko ere.

Mantxo

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena. XIV. mendean Otsagabitik Azkoieneraino ageri da Nafarroan.

Marauri

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Uda / Trebiñoko herria eta Andre Mariaren eliza. Jaia abuztuaren 15ean da.

Mari

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Euskal Mitologiako izakirik garrantzitsuena, gainerako guztien nagusia baita. Itxura eta ezizen asko ditu, baina hedatuena emakume ederrarena da. Guztiz ahaltsua da lur barruan bizi den hau eta irteteko haitzuloak erabiltzen ditu (Aketegi Aizkorrin, Mariurrika Anboton, Supelegor Gorbeian, OtsibarreGameren, e.a.).

Mariabaztan

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Honen osagaiak Maria eta Baztan nafar ibarraren izena dira. Sunbillan (N) aurkitu dugu, 1553an (Maria baztan).

Mariaka

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Aramaioko Andre Mariaren baseliza. lehengo eraikuntza 1936an erre zen eta berria 1981ean eraiki zuten. Mandazain batek aurretik igarotzen zen bakoitzean otoitz egiten omen zion. Egun batean bidelapur batek lepoa moztu omen zion labankada batez, eta une hartan mintzo batek apaiza esnatu omen zuen, "Mariekara untzinuaz" esanez.

Mariamendaro

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Honen osagaiak Maria eta Mendaro herri izena (G) dira. Malerrekako Oteitzan (Doneztebe, N) kausitu dugu, XVI. mendean (Maria mendaro de Narbarte).

Mariamikele

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Maria eta gizon izena zen Mikele dira honen osagaiak. Donezteben ageri da, 1530ean (Maria mjquele).

Mariandreko

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Maria eta Andreko izenak dira honen osagaiak. Pasaian (G) ageri da, 1457an (Mariandreco de Laborda). Ez dakigu bigarren izenaren oinarrian Andreo-ren Andre aldaera dugun (Andres, alegia) ala femeninoetan ohikoa den andre izen arrunta. Nolanahi ere, garbi dago bukaeran -ko atzizki hipokoristiko ezaguna dagoela.

Marianton

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Mari eta Anton gizon izena dira honen osagaiak. Donezteben (N) ageri da, 1645ean (Mari anton).

Mariapaule

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Maria eta Paule (Paul, Paulo) gizon izena dira honen osagaiak. Sunbillako (N) dokumentazioan ageri da, 1655ean (Maria paule de lacoyzqueta).

Mariapetriko

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Honen osagaiak Maria eta Petriko izenak dira. Iturengo (N) Mariapetrikorena oikonimoaren oinarrian dago (1607tik aitzina).

Mariarano

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Honen osagaiak Mari eta Arano herri izena (N) dira. Donezteben (N) 1566an aurkitu dugu lehenengoz (Mari arano Joancorena; Maria arano muger de eztebe de gaztelu; Mari arano hija de adame; Mari arano Lopetorena; Maria arano de joancote).

Mariarbel

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Honen osagaiak Maria eta arbel izen arrunta dira. Donezteben (N) aurkitu dugu, XVI. mendean (Maria arbel).

Mariartze

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Honen osagaiak Mari antroponimoa eta Donamariako (N) Artze auzoaren izena dira. 1590ean aurkitu dugu lehenengoz, Doneztebeko (N) dokumentazioan (Joanes de Mariarce).

Orriak