Aurkitu zure izena
Primary tabs
Mariasunbil
Honen osagaiak Maria eta Sunbil (Sunbilla) herri izena dira. Sunbillan (N) ageri da, XVI. mendean (Maria Sunbil).
Mariaurra
Honen osagaiak Maria eta haurra izen arrunta dira. Bigarren hau haurride gazteenak eraman izan du orain arte Luzaide (N) bezalako herrietan, beste ahizpa bat ere (edo gehiago) Maria zenean, elkarrengandik bereizte aldera. Xede bera lortzeko ttipi ere erabili izan da, haundi-ri kontrajarririk, eta ez bakarrik Maria izenarekin.
Mariaxuri
Honen osagaiak Maria pertsona izena eta zuri adjektiboaren aldaera adierazkorra datekeen xuri dira. Nuinen (N) ageri da, 1546an (Maria xurj). Aldaera: Marizuri.
Maribeltz
Honen osagaiak Mari emakume izena eta beltz adjektiboa dira. Arizkungo (N) Maribeltzenea (1826) oikonimoaren oinarrian dago.
Marieder
Honen osagaiak Mari izena eta eder adjektiboa dira. 1728an Maria Ederra dokumentatzen da Pasaian (G), eta, bestalde, orain hamarkada batzuk Marieder zeritzan emakumea, Garazikoa bera (NB), ari izan zen lanean Luzaideko ostatu batean (N). Subitzan (N) Mariederrena oikonimoa zegoen XVI. mendean.
Mariederko
Marieder izenaren hipokoristikoa zela dirudi. Iturengo (N) Mariederkorena oikonimoan ageri da, 1661etik aitzina.
Marieta
Maria izenaren Erdi Aroko hipokoristikoa (Marieta, Etxabarri, N), eta Arabako herria.
Mariezkurra
Honen osagaiak Mari antroponimoa eta Ezkurra herri eta ugalde izena dira. 1539an ageri da, Ezkurrako (N) oikonimo baten oinarrian ("Joanes de mariezcurrarena").
Marigabon
XI-XVII. mendeetan azaltzen da Mari eta Gabon izenez osatutako hau. 1575ean Oñatin (G) Mari Gabon de Umerez y Otalora bataiatu zuten. Aldaera: Gabone.
Marigartzia
Behin baino gehiagotan aurkitzen dugu Marigartzia izena (Mari eta Gartzia) oikonimoen oinarrian, Aranon (N) adibidez (Marigarzia, 1726-1727).
Marigozo
Honen osagaiak Mari izena eta gozo, goxo adjektiboa dira. Pasaian (G) Maria goxo ageri da 1591n eta Marigozo 1679an.
Marimaite
Mari eta Maite-ren bat egitetik sortu den izena. Pasaian (G) 1720an Maria Maite ageri da; Luzaiden (N) bada Marimaitenea deritzan etxea. Baliokidea: Mariamada (gaz.).
Marinel
Lanbidea adierazten duen hitza ('itsasgizona'). Hizkuntza guztietan usaiakoa izan da jendea izendatzeko honelakoak erabiltzea, egungo deituretan ikus daitekeen moduan.
Marioitz
Honen osagaiak Mari eta Oitz Nafarroako herriaren izena dira. Iturengo (N) Marioitzena oikonimoaren oinarrian dago (1655etik aurrera).
Mariotsoa
Maria eta Otsoa gizon izena dira honen osagaiak. Irurtzunen (N) aurkitu dugu lehen aldiz, 1590ean (Maria osoa de eraso).
Marisantzeko
Mari eta Santz (Antso, Santso) gizon izenaren Santzeko hipokoristikoa dira honen osagaiak. Auritzen (N) ageri da, 1363an (Marisanceco).
Marittipi
Honen osagaiak Mari eta izen bereko beste ahizpa zaharrago(ar)engandik bereizteko balio duen ttipi 'txikia' adjektiboa dira.
Maritxalar
Irudi duenez Mari antroponimoa eta Etxalar herri izena (N) dira honen osagaiak. Marichalarrena oikonimoa Elbeten (N) agertzen da, 1726-1727an.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- hur ›
- azkena »