Mikela
Hebreerako Mikha'el ('nor Jainkoa bezala?') izena Michael bihurtu zen grezierako eta latineko itzulpenetan. Mikel goiaingerua deabruaren kontra borrokatu ziren aingeruen buru izan zen, eta Apokalipsian Eliza irudikatzen duen emakume erdi berriaren zaintzailea ere bai. Azkeneko judizioaren egunean arimak pisatzeko ardura izango du. VI. mendean Gargano (I) mendian azaldu zenetik zabaldu zen beraren alderako jaiera edo debozioa Europan. Euskal Herrian ere mendi batean agertu zen, Aralarren, eta Teodosio herensugeagandik salbatu zuen. Izen hau aurreneko aldiz Bidaurretan (N) aurkitu dugu, 1518. urtean (Miquela). Aldaerak: Mariamikele, Mikaela, Mikele (Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia), Mikeleitza eta Mikelitza. Baliokideak: Miguela (gaz.) eta Michelle (fr.).